Rossini abesbatzak, Ana Begoña Hernandezen zuzendaritzapean eta Juan Jose Ortega pianoan dala, Carlos Imaz bilbotar musikariak beren-beregi jaialdi honetarako konposatutako piezak interpretatuko ditu. Bertaratutakoek uriaren historiako sasoi eta leku esanguratsuetatik egindako ibilbideaz gozatzeko aukera izango dau.
Gozotegien Bizkaiko gremioak bat egin dau ekimenagaz, Bilboko betiko pastelei -karolina, gurin-opila, suitzar opila edo arroz-pastela- eskainitako abestiaren bidez.
Atzoko prentsaurrean izan ziran Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzarako Bilboko Udaleko zinegotzia, Gorka Teijeiro, Ana Begoña Hernandez eta Felix Primo Rossini abesbatzaren ordezkariak, Elena Espeso Gozogintza-alkarteko Bizkaiko gerentea eta Carlos Imaz musikari eta musikagilea.
Bilbao Gozo “Estampas bilbainas-Bilboko irudiuak” egitaraua:
• Maiatzak 9. Errekaldeko Udal Zentroa.
•Maiatzak 16. Begoñako Udal Zentroa
• Maiatzak 23. Otxarkoagako Udal Zentroa.
• Maiatzak 30. Gizakundea eleiza.
• Ekainak 6. Sortze Garbia parrokia
•Ekainak 13. Sarrikoko kontserbatorioa.