“Elizak arretaz eta kontuz lagundu behar ditu zauritutako eta galdutako maitasunak erasandako bere seme eta alabarik ahulenak. Ez daigun ahaztu, sarritan, Elizaren egitekoa kanpaina-ospitaleari dagokionaren antzekoa dala”. (Amoris Laetitia 291).
Gida labur honekin gure esperientzia batera jarri eta Elizbarrutian ezkontzaren deuseztasuna autortzeko prozesu kanonikoa ezagutzera emon gura dogu. Gure ustez, prozesu hau bitarteko baliotsua da gure alkarteetan barriz etxeko sentitu nahi daben pertsonei laguntzeko eta ikuspuntu horretatik aurkezten deutsuegu.
Gidak hiru atal ditu: Argibideak hasierako harrera egiteko. Ezkontzaren deuseztasunerako prozesuaren zenbait alderdi, laguntzailearentzako argibideekin, eta Auzitegian aurkeztu nahi dabenentzako galdeketarekin. Eliz Auzitegiaren azalpen laburra eta ekimen honen aurkezpenean esku-hartzen dogun Elizbarrutiko zerbitzuen egitekoak.
Gogoratu daiguzan Frantzisko Aita Santuaren berbak: “Eleizak etxe erosoa izan behar dau, eta ateak beti zabalik izan behar ditu”.
Ezagutu eta zabaldu eizue zuen pastoral eremuetan.
Dagokiozan artxiboa:
Harrera eta akonpainamendurako gida
Eskerrik asko