Luis Mari Vegak Radio Popular-Herri Irratian adierazo dauanez, “bakearen eta gizarte zuzentasunaren aldeko sentsibilitatetik” egin dabe armagabetzearen aldeko deialdia.
Honen haritik, Frantzisko aita santuak hil bezperan egin eban deialdia aitatu dau, Pazko aldian bakea hedatzea eskatu ebala nabarmenduz. Vegak, gainera, Leon XIV.a aita santuak bere aurrekoaren nahi hori bere egin dauala adierazo dau eta bere lehen agurrean, “armagabetutako bakea” eskatu ebala.
Encuentro por la paz, el desarme y la justicia global el sábado 31 de mayo en Bilbao https://t.co/rZUbhWOCGS a través de @RadioPopular
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 29, 2025
Aitatutako alkarrizketan, bake eta adiskidetzerako arduradunak Ituña eta Tutera, Donostia, Gasteiz eta bilboko gotzainek idatzi daben pastoral idazkiaz be hitz egin dau: “dei egin deuskue laikook munduan agertu gaitezan bestelako proposamenakaz. Argiaren zeinu izan gaitezala”.
Gaa eta beste hainbat leku
Gazan jasaten diharduen egora negargarria eta mundu osoan indarrean diran 54 gatazka armatuetakoa be aitatu dau. Bere esanetan, ezinbestekoa da giza duintasunaren eta bizikidetzaren garrantzia nabarmentzea, alkarrizketa eraginez eta armagabetzearen alde eginez.
«Indarkeriarik ezaren bandera astindu gura dogu, gaur egun be, alkar ulertzea dagokien herrialdeen, pertsonen, taldeen arteko hartu-emona bizitzea posible dala konturatuta. Eta gatazkak alkarrizketatik eta hitz egitetik konpondu daitekezala sinistuta», dino Luis Marik.