06-06-2025 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko liburu-denda Bilboko Liburu-azokan
03.06.2025

Eleizbarrutiko liburu-denda Bilboko Liburu-azokan

Maiatzaren 30etik ekainaren 8ra ospatzen ari da Liburu-azokaren 55. ekitaldia, Radio Popular-Herri Irratian astelehen, eguazten eta barikuz 17:00etatik 18:00etara emititzen dan `El Encantador de Palabras´ irratsaioko esatari dan Asier Muniategi buru dauan Liburuaren Euskadiko Ganberak antolatuta. Azokan estilo guztietako lan literario barrienak jasoten dabezan 56 kaseta dagoz. Jakinbide eleizbarrutiko liburu-dendak euskerazko eta gaztelaniazko liburuak daukaz eta bere berezitasuna gai erlijiosoko lanak dira. 

Guztira, 56 kaseta jarri dabez azokan, Areatzako pasealekuan eta hamar egunez bisitatu daitekez. Argitaletxeen barritasunak, aurkezpenak eta ekitaldi literarioak izango dira, liburuak eta honeen egileak protagonista bihurtuz. Hauxe da ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Jakinbide liburu-dendak gai erlijiosoko azken barritasunak, euskeraz zein gaztelaniaz, eroan ditu azokarea.

Jakinbide liburu-dendaren kaseta Areatzan

Urrezko Luma Labayru Fundazinoko kide bati

Atzo, Xabier Kaltzakorta euskaltzain eta Lalbayru Fundazinoko kideak Urrezko Luma jaso eban. 

Jabier Kaltzakortak Urrezko Luma jaso dau Liburu-azokan.

Jabier Kaltzakorta Elortza Markinan jaio zan 1961ean. Filosofia eta Letrak ikasi ebazan Deustuko Unibertsitatean eta 1984an Euskal Filologian lizentziatu zan. 1994tik hasita Euskal FIlologiako irakasle da Deustuko Unibertsitatean, Ahozko literatura, XVI-XIX gizaldietako euskal literatuta eta Euskal hizkuntza eta hizkuntza modernoak irakasgaiak emonez. Aspalditik, euskal literatura herrikoiaren genero eta adierazleak ikertzen dihardu, batez be esaera zaharren, ipuinen, baladen, bertsoen… arloan arreta jarriz. Aditua da litueratura herrikoian eta paremiologian. Lexikografiari buruzko lanak be egin izan ditu.

Laguntzaile da Labayru Institutuan ikertzaile lez, Etniker Euskalerria taldeetako kide da eta baita beste batzukaz batera sortu zuen Mendebalde Kultura Alkartekoa be. Derioko Udako Ikastaroetan be irakasle-lanetan ibili zan eta euskaltzain da 2013tik.

Caseta de la librería diocesana en la Feria del Libro