02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aurkeztu da Eleizbarrutiko liburu-dendaren web barria
15.05.2023

Aurkeztu da Eleizbarrutiko liburu-dendaren web barria

Jakinbide Eleizbarutiko liburu-dendak web barria aurkeztu dau eta esteka honen bidez egin daitekez erosketak bertan. 2023a, gainera, urte berezia da liburu-dendarentzat, Urrezko Ezteguak ospatzen ditu-eta. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-denda Bizkaiko kultur eremuko atal da 1973tik hasita. Bilbon dagoan eta egoitza bat baino gehiago izan dauan liburu-denda honek aparteko zerbitzua eskaintzen deutso kristau alkarteari, erlejino eta gizarte gaiko liburu eta agerkarien zabalkundearen bidez, arlo honetan erreferente dalarik. Horrezaz gainera, kultur eta bulego materialak, testuliburuak eta beste hainbat produktu eskaintzen deutse partikularrei, ikastetxeei, enpresei, parrokiei, kristau alkarteei, erreferentzia taldeei... Gehiago jakiteko. información

Jakinbidetik dei egiten deuskue dendara bertara (Ledesma, 6. Bilbao) joan gaitezan edo jakinbide@bizkeliza.org helbide elektronikoaren edo 944 232 934 telefonoaren bidez -eta hemendik aurrera, gura izan ezkero, web orrialdeaz baliatuz- eurakaz hartu-emonean jarri gaitezan, eskariak egiteko. Une horretan eskatutakoa ez badabe, enkargua egin daiteke.

Eleizbarrutiko liburu-dendatik erosketa etxera eroateko aukera eskaintzen dabe, doan BIlbon bertan bada eta garraio-sariagaz beste herri batzuetara bada.

Jakinbide

Liburuaren azoka Bilbon

Jakinbidek Areatzan egingo dan Bilboko Liburuaren azokan parte hartuko dau ekainaren 1etik 11ra, berau egiten hasi ziranetik ohikoa dauanez. Joan dan apirilaren 23an ospatu zan Liburuaren Egunez be jarri eben standa eta liburuen aurkezpen askotan izaten dira. 

galeria ikusi (7)