26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko irudiak
15.05.2023

Asteburuko irudiak

Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:

Gaixoaren Pazkoa Gernikan:

Gaixoaren Pazkoa dala-eta, bederatzi urtez ospatu barik egon ondoren, eta Bizian gora mobimentuak eskatuta eta Mesedetakoen alkartearen laguntzagaz, 45 lagunek Gaixoen oliaduraren sakramentua ospatu eben zapatuz, Gernikan. Gehiago jakiteko: hemen

Gaixoaren Pazkoa, Gernikan

Gainera, gaur -astelehena-, arratsaldeko bostetan Bilboko Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, Javier Vitoria eleizbarrutiko abadeak “bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien” gaiaren inguruan jardungo dau.

Bihar -maiatzak 16, martitzena-, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako gaixoaren kanpainari amaiera emonez. Zuzenean ikusi ahal izango da web orrialde honen bidez. 

San Anton eleizan:

Aurre konfigurazino eta sendotzako taldea igarotze-ohikunean. Eta Lehenengo penitentzia eta kurutzeak emotea Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian.

Alde Zaharra PB

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

Zapatuz, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatu zan. “Mundu guztiari on egiten deutso” goiburuagaz, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen bidezko merkataritzarako ekimena)” Bizkaiko bidezko merkataritzarako alkarteek eta erakundeek sustatutako jardueretan parte hartu eban. Aurton, egitarau nagusia Portugaleten garatu zan.

Bidezko merkataritza
Bidezko merkataritza
Bidezko merkataritza

Emakumeen arrosarioa

Zapatuan, Farimako Ama Birjinaren egunez, “emakumeen munduko arrosarioa” jarduera egin eben hainbat lekutan. Bilbon, San Bizente plazan izan zan. 

Stand en el Día Mundial Comercio Justo, en Portugalete.