Barriak
Etiquetado como: Gaixoaren Eguna
Asteburuko irudiak
Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:
Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta
Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da …
Lacilla S.M. taldeari emon deutse Enkarterri Hoberantz saria
LACILLA S.M. TALDEA izan da Enkarterri Hoberantz sariaren XXI. ekitaldian autorpena jaso dauan enpresa.Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko mankomunitateak banatezen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturrn, SPRIren, ADR Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzagaz. Eguen arrataldez egin zan sari-banaketa Galdameseko Loizaga torrean, Eleixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusia buru zala. Honek emon eutsan saria, Maite Jimenez Sopuertako San Viator ikastetxeko zuzendariagaz batera. Daniel Irazola Durangoko …
Otxarkoagako ikasleen berbaldia rally solidarioari buruz San Bizente eleizan
Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiko ikasle eta irakasleek berbaldia eskainiko dabe bihar -ekainak 6, barikua-, 20:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo leku' lokaletan. Marokon ospatzen dan UniRaid rally solidarioaren 2025eko ekitaldian bizi izandako esperientziak batera jarriko dabez.
Eleizaren gizarte erakundeek 15 urte bete dabez kide barriakaz
Gaur ospatu da Bilboko eleizbarrutiaren gizarte erakundeen urteko batzarra. 15 urtez bizikidetza, alkarrizketa eta talde-lana sustatzeko balio izan deutsen eremua. Guztira, 25 erakundek parte hartu dabe batzarrean -iaz baino bi gehiago- Bosko Taldeak eta San Nikolas Zabalik erakundeek bat egin dabe-eta. Otoitzagaz emon deutse hasiera saioari, kide barriak aurkeztu dabez eta, ondoren, Bilboko gotzainak Bizkaiko Eleizaren erronken inguruan gogoeta egin dau. Taldeka banatuta eretxiak batera jarri dabez eta, azkenean, talde handian alkarrizketa izan da.
Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.
Itsasadarra garbitzeko ekitaldia antolatu dau Ekintza Katoliko Orokorrak bere eguna ospatzeko
Datorren domekaz, ekainak 8, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) bere eguna, "EKO eguna" ospatuko dau. Aurton, ekintza berezia burutuko dabe euren egunari lotuta, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari (EEE) lotutako osoko ekologiari buruzko jardunbide baten inguruan landu daben kanpainaren barruan. Hain zuzen be, itsasadarraren bazterrak garbituko dabez, Basauritik pasatzen dan inguruan. Eleizbarrutiko edozein adinetako edozein taldek parte hartu leike, EKO egunean umeen gazteen eta helduen sektoreetako kideek parte hartzen dabe-eta.
Mendekosten erretiroa online egiteko aukera
Ekainaren 8an, Mendekoste egunez, Ekintza Katolikoaren eguna ospatuko dogu. EKO-ACG mobimentuak online egingo dan otoitzaldia antolatu dau. Luis Mari Vega EKO-ACG mobimentuko kideak prestatu dau "Ekintza Katolikoaren espiritualtasunetik Mendekoste aldiaren kristau senean sakontzeko". Proposamen irekia da eta gura dauanak parte hartu leike.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Itsu Katolikoen (CECO) Jardunaldietan, Zaragozan
Joan dan asteburuan, Espainiako Itsu Katolikoen Alkarteak (CECO) urtero ospatzen dituan jardunaldiak ospatu ziran Zaragozan, BIlbao, Leon, Madril, Malaga, Santander, Toledo, Valentzia eta Zaragozako eleizbarrutietako 100 lagun inguru bertan zirala.
Basquetourreko zuzendaria "4.0 espedizinoa Erdi Arora" batzarrean
Turismo ministerioak lagunduta eta Bilboko eleizbarrutiak koordinatuta, egitasmoan, Toledo, Granada, Burgos eta Iruña-Tuterako artxidiozesiek eta Plasencia, Jaka eta Barbastro-Monzoneko eleizbarrutiek esku-hartzen dihardue. Autonomia Erkidegoetako 13 udalerritako 13 kokalekutan garatuko da. Egitasmo handi hau ondare erlijiosoaren ikerketa eta sustapenean oinarritzen da, Erdi Aroan eta Errenazimendurako trantsizinoan arreta jarrita. Lan-egitasmoari jarraipena emoteko batzarra ospatu dabe gaur eta bertan izan da Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusia.
Eleizbarrutiko liburu-denda Bilboko Liburu-azokan
Maiatzaren 30etik ekainaren 8ra ospatzen ari da Liburu-azokaren 55. ekitaldia, Radio Popular-Herri Irratian astelehen, eguazten eta barikuz 17:00etatik 18:00etara emititzen dan `El Encantador de Palabras´ irratsaioko esatari dan Asier Muniategi buru dauan Liburuaren Euskadiko Ganberak antolatuta. Azokan estilo guztietako lan literario barrienak jasoten dabezan 56 kaseta dagoz. Jakinbide eleizbarrutiko liburu-dendak euskerazko eta gaztelaniazko liburuak daukaz eta bere berezitasuna gai erlijiosoko lanak dira.
Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"
"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.