09-09-2025 Martes, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Gaixoaren Eguna

15.05.2023

Asteburuko irudiak

Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:

13.05.2023

Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta

Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2060 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
09.09.2025

Antonio Menchaca fundazinoak autormena egin deutso Otxarkoaga ikastegiari alkartasunari emoten deutsazan sarietan

Antonio Menchaca fundazinoak alkartasunari emoten deutsazan sarien 25. ekitaldian, honeei egingo jake autorpena: Médicos del Mundo Euskadi erakundeari, Otxarkoaga ikastegiari (EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarekoa), ahalmen-urritasunen bat dabenak batzen dituan Gorabide erakundeko kideen euren gizarte lanari eta Begoña Martinez Nagusilan alkarteko kideari. Fundazinoaren 25. urteurrena dala-eta berezia izango dan sari-banaketa azaroaren 18an ospatuko da Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan.

09.09.2025

Datorren asteburuan, kontzertuak izango dira Ziortzan

Sasoi honetan ohikoa danez, “Ziortzako Kontzertuak” musika-emonaldiak izango dira Ziortzako kolegiatan. Hogeta hamazazpigarren ekitaldi honetan, doako sei kontzertuz gozatzeko aukera izango da irailaren 13tik 21era. Beste urte batzuetan lez, autobusa jarriko dabe Bilbotik Ziortzara joateko (Elcano 5, Txabarri jauregiaren pareko bus-geltokia) eta bueltatzeko. Txartelak 10 euro balio ditu. 

08.09.2025

Zuzendaritza-talde barria EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareko bost ikastegitan

EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareko bost ikastegitan zuzendaritza-talde barriak jardungo dau ikasturtearen hasieratik aurrera. Honeek dira ikastetxeok: Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxea; Elorrioko Maria Bitarteko ikastetxea; Bilboko Iparragirre Ikastola eta Begoñazpi Ikastola eta Ortuellako San Felix Ikastola. Bego Bañuelosek Merkat Bernaolaren lekua hartuko dau (Begoñazpi Ikastola), Itziar Ruizek Aitor Elorriagarena (San Felix Ikastola), Egoitz Astuyk Amaia Basterretxearena (Sagrado Corazón), Leire Fernandezek Eva Padillarena (Maria Bitarteko) y Eva Padillak Nerea Bilbaorena (

08.09.2025

Zabalik da Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emoteko epea

Ipar-Hegoaldea alkartasun-ikastaroaren ekitaldi barria ospatuko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzak, Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza erakundeen laguntzagaz, antolatuta. Misino-kontuetan hezi eta Ipar-Hegoaldea alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartu gura daben hogeta bat urtetik gorakoentzat da eta amaieran Hegoaldeko herrialderen baten lan-kanpamentuan parte hartzeko aukera izango dabe. 

07.09.2025

Caritasen aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa

Ondoren, Gotzain Kontseiluak 2025-2026 kurtsorako onartu dauan jardunaldien egutegia aurkeztuko dogu. Kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala beren-beregi ekitaldirako jubileu tenplu izendatu dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian.

06.09.2025

Ganbera-musika Amorebieta-Etxanoko eleizetan

Gaurtik irailaren 21ean ospatuko da "Eleizetan" jaialdia eta kontzertuak izango dira Dudeako San Migel, Boroako San Pedro, Bernagoitiako San Migel, Larreako San Joan Bateatzailea, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari tenpluetan. 

05.09.2025

35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko

Bihar ospatuko da Zeanurin ermitaz ermita egiten dan ibilaldia. 1988an Joko Alai Kirol Alkartearen eskutik sortu zan eta harrezkero natura eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanen urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu dan oinezko ibilbide honen hogeta hamaseigarren ekitaldia ospatuko da.

05.09.2025

Bihar, ekitaldi berezia Amatxuren koroatzearen 125. urteurrena dala-eta

Datorren astelehenez, irailak 8, Begoñako Ama Birjinaren koroatzearen 125. urteurrena ospatuko da. Hori dala-eta, Meza berezia ospatuko da bihar, 19:00etan. Luis Gamarrak zuzendutako Santurtziko 'Lagun zaharrak' abesbatzak abestuko dau ospakizunean eta Sestaoko 'Ametsa' abesbatzak bat egingo dau beronegaz Salbea eta Begoñako Andra Mari abesteko. Miriam Cepeda Basilikako organistak, Diego Duran dantzariak eta sarrera girotuko daben 5 txistularik be parte hartuko dabe eleizkizunean. Begoñako kofradiak esku-hartze berezia izango dau eleizkizunean eta Bizkaiko eta Arabako kofradiek parte …

04.09.2025

Bazenkian Begoñako Andra Mariaren irudi bat dagoana 12 metrotara urperatuta?

Gaztelugatxeko San Joanen inguruan, 12 metroko sakoneran, Begoñako Andra Mariaren irudia dago urperatuta. 1963an tronuratu eben irudia, urpekari eta marinelen zaindaria. Urtero gogoratzen da gertaera hori otoitz eta lore-eskaintzakaz. Domeka honetan, irailak 7, barriro jarriko deutsez loreak urperaturako irudiari.

03.09.2025

Bizkaiko Eleizaren kurtso hasieran, bost ibilbide oinez Elorrion

Aurretik be jakitera emon dogunez, irailaren 27an ospatuko da "Goazen 2025" ekitaldia eleizbarrutiko pastoral ekiturteari hasiera emoteko (ezinbestekoa da izena emotea: hemen). Ekitaldiari goizeko 10:00etan emongo jako hasiera, autobusak zehaztutako lekuetara iritsi eta harrera eta jubileu otoitza egiteaz batera. Ondoren, erromesaldia egingo da jubileu tenplua dan basilikara, bost lekutatik abiatuta: San Agustin eleiza, Argiñetako nekropolia, San Antonio Abadea ermita, monja domingotarren monasterioa eta Maria Bitarteko eleizbarrutiko ikastetxea.

Emaitzak orrialdeka