25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta
13.05.2023

Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta

Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da Begoñako Basilikan, 17:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako kanpainari amaiera emoteko. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.

Gaixoaren Pazkoa otsailaren 11an, Gaixoaren Munduko Egunez, hasten dan ibilbidearen amaiera da. Aurton, “Ez ni baztertu zahartu nazan honetan, ez eskutik itzi” (Sal 71, 9) goiburua aukeratu da kanpainarako eta beste hau gaitzat: “Bere aurpegi akituak liluratu zaizala”.

Gaixoaren Pazkoaren 2023ko ekitaldiaren inguruan gehiago jakiteko eta agiriak eskuratzeko: