06-06-2025 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
04.06.2025

Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan

Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.

Berriotxoako San Balendinen gorpuzkiak jasoten dituan Elorrioko Sortzez Garbia basilikan ospatuko da ‘Goazen!’ kurtso hasierako ekitaldia. Irailaren azken zapatuz, Elorrioko eleizan Jubileua jasoteko aukera izango da.

Gotzaina izango da buru eleizkizunean eta BECen ospatu zan “Eleizea plazara” azokan parte hartu eben eleizbarrutiko errealitate guztientzat da deialdia. Bizkaiko santuaren jaioterriko hainbat lekutara erromes joateko aukera izango da egun horretan.

San Balendinen irudia, monja domingotarren Elorrioko monasterioaren sarreran

Elizbarrutian, abenduaren 28an ospatuko da Jubileuaren amaiera, Santiago katedralean, 12:00etan.

75. urteurrena

Datorren kurtsoko zenbait egun azaroaren 9an Santiago katedralean amaiera emongo jakon 75.urteurrenari lotuta izango da.

Urriaren 25ean, Bilbao Donostia eta Gazteizko eleizbarrutietako eleiztarrak batuko dituan ekitaldia ospatuko da Estibalizen, 11:00etan. Egun horretan, Bilboko eleizbarrutiak garraiobidea ipiniko dau eta aldez aurretik izena emon beharko da.

Pobreen Munduko Eguna

Azaroaren 16an, Eleizak Pobreen Munduko Eguna ospatuko dau. Bilboko eleizbarrutian, Santiago katedralean izango da.

Imagen de una celebración en la basílica de Elorrio.