07-06-2025 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Eleizaren gizarte erakundeek 15 urte bete dabez kide barriakaz
04.06.2025

Eleizaren gizarte erakundeek 15 urte bete dabez kide barriakaz

Gaur ospatu da Bilboko eleizbarrutiaren gizarte erakundeen urteko batzarra. 15 urtez bizikidetza, alkarrizketa eta talde-lana sustatzeko balio izan deutsen eremua. Guztira, 25 erakundek parte hartu dabe batzarrean -iaz baino bi gehiago- Bosko Taldeak eta San Nikolas Zabalik erakundeek bat egin dabe-eta. Otoitzagaz emon deutse hasiera saioari, kide barriak aurkeztu dabez eta, ondoren, Bilboko gotzainak Bizkaiko Eleizaren erronken inguruan gogoeta egin dau. Taldeka banatuta eretxiak batera jarri dabez eta, azkenean, talde handian alkarrizketa izan da. 

Errealitatearen begirada sinisteduna egiten daben gizarte erakundeen taldea hazi egin da. Bosko Taldea eta San Nikolas Zabalik erakundeak bat egin dabe Eleizaren Gizarte Erakundeen sareagaz. Agerian geratu da, beraz, erakundeak sarea zabaltzeko dauan bokazinoa, alkar harturik lankidetzan, gizarte ekintzaren sustapenean eta gogoetan aurrera egin ahal izateko.

Sareko 25 erakundeen jardun-leku eta tamaina askotarikoak dira, Caritas Bizkaia erakundetik hasi eta erakunde askoz txikiagoetaraino. Dana dala, bat datoz guztiak ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta taldeen aldeko lanaren eta akonpainamenduaren aldeko apustuan.

Honen haritik, gotzainak eztabaida-leku honeen garrantzia nabarmendu dau, euretan esperientzia eta gogoetak batera jarteaz batera, lagungarri diralako hirugarren sektoreko beste hainbat erakundegaz bat eginda bide egiteko.

Bizkaiko gizarte eta eleiz errealitatean sustraituta, hirugarren sektoreko erakundeok Eleiza zerbitzariaren, zuzentasun eta alkartasunaren sustapenean konprometitutako Eleizaren ikur gara, horretarako boluntario-lana, partaidetza, gizarte mobilizazinoa sustatuz, beti be pertsonak lehenetsiz, baita geure erakundeetan be.

ELEIZAREN GIZARTE ERAKUNDEAK

Errealitatearen azterketa eta erronkak

Gotzainak, bere berbaldiaren hasieran, Eleiza katolikoari ikuspuntu orokorretik, “askotan gure ikuspuntua baldintzatu egiten dauan eurozentrismotik bereizita”, begiratzeko eskatu dau. Europan gainbehera nabaria bada be, munduko beste hainbat lekutan kristautasuna hazten ari dala esan dau. Dana dala, gure inguruan, sekularizazinoak erronka handiak dakarskuzala nabarmendu dau.

Gotzainaren esanetan, Bizkaiko Eleizak ez dau, gaur egun, “iraganean izan eikean” botere sozialik, baina beste hau be ohartarazo dau: ez dala gabezia hori beteteko eredu solidario eta humanitario barririk sortu.

Igor Irigoyen, Itaka-Eskolapioak erakundeko koordinatzaile nagusiak aurkeztu dau gotzaina

Trantsizino honek, jaiotza-tasa baxua, gizarte zatiketa, migrazino-krisiak edo gerrak -esate baterako Ukrainakoa- bezalako gertakariakaz batera, egoera korapilatsua eragin dau Europan. Gotzainak Gazako egoera kritikatu dau bereziki, “borrokalari ez diranen aurkako indarkeria etengabea” salatuz, izan be, gatazka horretan, “herritarrak gose eta etsipenera kondenatzen ari dira”.

On Joseba Segura gotzainak Bizkaiko Eleizaren erronkak aitatu ditu, jatorriz latinoamerikarrak diran pertsonak gero eta ugariagoak dirala nabarmenduz. Honen haritik, bere apustuan berretsi da: errealitate honek agerikotasun handiagoa izan zaiala eleizbarrutiko erantzukizun-postuetan.

Gotzainaren berbaldia amaituta, taldeka ideia eta eretxiak batera jarri dabez eta alkarrizketarako tartea izan da. Amaitzeko, partaideek kopau bat hartu dabe alkarregaz.

Batzarrak erakundeen arteko lankidetza sendotzeko balio izan dau eta partaideek etenbabei aldatzen diharduan gizartean karitate, zuzentazun eta ebanjelizatzea sustatzeko konpromisoa berretsi dabe.

Encuentro Entidades Sociales de Iglesia