LACILLA TALDEAK Enkarterri eskualdearen garapenaren alde erakutsitako konpromisoa kontuan hartu dau epaimahaiak saria emoterakoan. Era berean, gogoan izan ditu bere jardueraren hedapena, kalitatea eta iraupena barrikuntza jarraitua bultzatzeko jardunbide lez eta, batez be, ingurumen-jasangarritasuna estrategia-ardatz lez, jarduera eta balio jasangarriak txertatuz.
Sari honek Enkarterri eskualdearen aldeko ahaleginak batu gura ditu enpresek inguru honen garapenean egiten daben lan garrantzitsua autortuz eta, besteak beste, lana sortzeko ahalegina, kalitatearen, barrikuntza teknologikoaren eta etenbako heziketaren aldeko apustua sarituz.
Aurreko ekitaldietako sarituak:
Balmasedako Fabio Murga tailerrak, Gueñeseko Muebles Vizcaya de Güeñes eta Zallako Muebles El Paraíso, Balmasedako Trameinsa, Alonsotegiko Thyssenkrupp Bilstenin Ibérica, Sodupeko Laenk. Karrantzako Lombera, Balmasedako Urbegi, Embalajes Arechaederra, Carmusa, Sopuerta tailerrak, P4Q Electronics, Vibacar, Grupo Cel, Bizkaia Esnea, Vicinay Cadenas, Amalurra, Mondy Ibersac, Lacteos de Karrantza–Grupo TGT eta Calderería Mañes.