07-06-2025 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mª Jesus Beascoechea, “Vida Ascendente-Bizian Gora” mobimentuko presidente barria
05.06.2025

Mª Jesus Beascoechea, “Vida Ascendente-Bizian Gora” mobimentuko presidente barria

Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo eta Basauriko taldeko kide dan Mª Jesus Beascoechea aukeratu eben mobimentuko eleizbarrutiko presidente. Azken zortzi urtez mandatu hau bete dauan Tomy Rodriguezen lekua hartu dau.

Beascoechea gehiengo osoz aukeratu eben batzar nagusian. Esker ona adierazo eutsen Tomyri bere eskaintza eta eskuzabaltasunagaitik. Presidente izendatu barri berba batzuk esan ebazan, batez be taldearen konfiantza eskertzeko eta guztien laguntza eskatzeko, mobimentua jubilatuentzako erreferentziazko eremu izan daiten aurrerantzean be, Jesusen ezagutza eta jarraipenean hazten jarraitzeko aukera izan daien. 

Vida Ascendente-Bizian Gora
Tomy Rodriguez eta Mª Jesus Beascoechea

Batzar nagusia amaitu eta esker oneko Eukaristia ospatu eben Bariko San Nikolas eleizan. Fernando Marcos III-VII bikaritzetako bikarioa izan zan buru eta homilian zera nabarmendu eban: “mobimentua garrantzitsua da Bizkaiko Eleizarentzat. Pertsona nagusiak fede eta itxaropenaren ereile izan dira euren familietan eta ingurune sozialetan”.

Vida Ascendente-Bizian Gora
Fernando Marcos bikarioa izan zan buru Eukaristian.

Senide bazkariak amaiera bikaina emon eutsan jardunaldiari. Ez ziran kantuak, barreak, bitxikeriak eta oroitzapenak falta izan.

Vida Ascendente-Bizian Gora
Batzar nagusia Barrian ospatu zan.

“Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak aldi barriari ekin deutso. Bakarrik geure indarretan konfiantza jarrita garaipenik ez dogula lortuko jakinda, Jainkoaren aitaren eskuetan jarri gura dabe eta Espiritu Santuaren etenbako laguntasuna eskatzen deutse Aitari”.

Vida Ascendente-Bizian Gora
Vida Ascendente-Bizian Gora

“Vida Ascendente-Bizian Gora” mobimentuko kide batek idatzi dauan abestia:

Foto de familia, tras la eucaristía.