09-06-2025 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekintza Katoliko Orokorrak “EKO Eguna” ospatu eban Basaurin
09.06.2025

Ekintza Katoliko Orokorrak “EKO Eguna” ospatu eban Basaurin

Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera animatzeaz batera.

Gero, ibaiaren ingurua garbitzera joan ziran. “Bidean, gure inguruko landare-fauna ezagutzen erakutsi deuskue”,  azaldu  eban Bruno Bonnet EKO-ACG mobimentuko Bizkaiko presidenteak.

EKO Eguna
EKO Eguna
EKO Eguna

Goiz partean jarduera hori garatu ondoren, 13:00ean Eukaristia ospatu zan San Pedro Apostolua parrokian, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren egunean alkarteagaz bat eginez. Bazkariagaz emon eutsen amaiera ekitaldiari.

EKO Eguna
EKO Eguna

EKO Eguna