17-06-2025 Martes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Maitasunaren Eguna ospatuko da Portugaleten
16.06.2025

Maitasunaren Eguna ospatuko da Portugaleten

Caritas Bizkaia erakundeak datorren eguenez, ekainak 19, ospatuko dau, urtero lez, boluntarioei eta euren laguntzaren hartzaile diranei eskainitako eguna. Eta aurreko eguenean, Gorpuzti-egunari lotutako Maitasunaren Egunean, Caritas Bizkaia erakundeak ekitaldia egiten dau lurraldeko lekuren baten. Aurton, Portugaleten izango da, hain zuzen be, Andra Mari basilkan, 16:30etatik aurrera. 

Maitasunaren eguna, kristinau alkarteak urtero ospatzen dauan jardunaldia da. Esparru honetan eleiztarrek daukien konpromisoa azpimarratzen dan eguna da. Aurton itxaropenez margotuko da. Halan adierazoten da okasinorako prestau dan kartelean.

“Alkarregaz, camino de esperanza”, goiburuaren haritik ospatuko dau Caritasek asteburuan Maitasunaren Egunari dagokion kanpaina Bizkaiko parrokietan. Boluntarioen garrantzia nabarmentzen da kanpainan, izan be, arduradunen esanetan, “boluntario-lana itxaropenezko bidea da. Bat eginda, alkartean konprometitzen eta jarduten daben pertsonak dira. Boluntarioen konpromisoa agertu, nabarmendu eta eskertu”.

Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

Eguenez, Portugaleten:

Programa

Maitasunaren Eguna 2025