27-06-2025 Sagrado Corazón de Jesús
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Luis Andia abadea hil da
27.06.2025

Jose Luis Andia abadea hil da

Atzo -ekainak 26, eguena- Jose Luis Andia Alegria eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 84 urte ebazala.

Jose Luis Andia Sestaon jaio zan 1941eko ekainaren 21ean eta Portugaleteko Andra Maria basilikan egin zan abade 1969ko urriaren 5ean.

Abade egin eta Villaverde Turtziozen jardun eban diakono, abade lagunkide eta parroko lez (1969-1975). 1975 eta 1982 bitartean, abade lagunkide izan zan Barakaldoko San Bizente Martiria parrokian.

Gero, Deustuko San Pedro parrokiako abadeen taldeko kide izan zan (1982-1984) eta, beranduago, Algortako Tourseko San Martin parrokiako abade lagunkide izan zan (1984-1990). 1990etik 1999ra, Bilboko Kurutze Gorriko kapilau izan zan. Azken urteak San Bizente abade-etxean igaro ditu.

Goian bego!