01-07-2025 Martes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da
01.07.2025

BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da

BizkaiBirako zazpigarren etapa Durangon hasiko da eta Berrizen izango dau amaiera. Ibiltariek 12,12 kilometroko ibilbidea burutko dabe itxura baten erraza dan baina seguruenik sargoriaren erasana izango dauan etapan. Atzo, eskaut gazteak lotu jakozan bideari, Urkiolan izan ziran eta Durangora helduta alde zaharretik bisita egin eben Gerediaga alkartearen eskutik eta egunari amaiera emoteko abesbatzeen emonaldiaz gozatu eben basilikan. Gaur, erromesek Margarita Lopez Maturana dohatsu eta Berrizko Mesedetako Misiolarien sortzailearen museoa bisitatuko dabe.

Uztailari hasiera emon jako eta BizkaiBira V. bikaritzan sartuko da. Gaur, etapa Berrizen amaituko da, Mesedetako misiolarien etxean. eta museoa bisitatuko dabe. 

Jaiotzaz bilbotarra dan eta bost kontinenteetan etxeak dituan ordenaren fundatzaila nor zan ezagutuko dabe partaideek.

Atzoko eguna

Seigarren etapa Otxandion hasi eta Urkiolatik igaro ondoren, Durangon amaitu zan.


Durangon harrera berezia egin eutsen ibiltariei. Bertako monja klaratarrek pankarta eta guzti emon eutsen ondo etorria. Basilikan kanpai-hotsakaz jaso ebezan korrikolariak.


Atzoko irudiak: hemen.

BizkaiBira

Los participantes en Urkiola