Pausuz pausu, BizkaiBira egiten diharduenak aurrera doaz bidean, Bizkaiko paisaia eta leku esanguratsuetatik igaro eta espiritualtasuna, natura eta kultur ondarea buztartuz. Gaur Berrizetik abiatuko dira eta historiaz eta debozinoz betetako lekuan, zistertarren Ziortzako monasterioan, amaituko dabe etapa.

Orain arte ibilitakoa
BizkaiBira martxan jarri zanetik, ibiltariak Bizkaiko hainbat lekutatik igaro dira, espiritualtasuna landuz ta lurraldearen aberastasun natural, arkitektoniko eta kulturalaz gozatuz. Holan, alde batetik eleizak, santutegiak eta paraje ederrak bisitatu dabez eta, aldi berean, esperientziak eta gogoetak batera jarteko aukera izan dabe.
Berriz-Ziortza
Berrizen hasi eta Ziortzako monasterioan amaituko dan ibilbide hau benetan esanguratsua da. XIV. gizaldian sortutako egundoko zistertar monasterioa jasotzen dauan Ziortzan bizi da klausurako monjeen Bizkaiko alkarte bakarra.
Bidean, uztailaren 13ra arte
Bide luzea egin dau orain arte BizkaiBirak, baina 11 etapa geratzen dira amaierara heltzeko. Azkena, Bilboko Santiago katedralean amaituko da gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz.
Etapa birtualak egin gura dauanak BizkaiBira aplikazinoa jatsi behar dau: hemen.