Barriak
Etiquetado como: Ziortza
Ziortzako fraileek alkartean ospatuko dabe San Bernardo eguna
Bost dira "paperean" Ziortzako monje zistertarren komunidadea osatzen dabenak. Halan be, Antonio Maria Martin prioreak azaltzen dauen lez, jardunean dagozan monjeak hiru dira. Ez dira larregi monasterioan garatzen daben liturgia- eta ospitale-jarduera handia aurrera aterateko, baina, halan be, "Boluntario batzuen laguntzari esker", komunidadeak hainbat zerbitzu emoten …
BizkaiBira Bizkaian dagoan zistertar monasterio bakarrean amaituko da gaur
Erromesek Berriz eta Ziortzaren artean dagozan 16, 92 kilometroak egingo dabez gaur menditik zehar. Etapa gatxa da eta ibiltariek goizeko bederatzietan ekingo deutse bideari. Egunero lez, 8:30etan otoitzaldia egingo dabe, bokazinoaren inguruko proposamenagaz. Bizkaian dagoan klausurako monjeen monasterio bakarrean, Ziortzakoan, emongojako amaiera egunari.
Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan
Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde
Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian …
Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan
Datorren zapatuz, otsailak 17, Bake Topaketa bakearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa ospatuko da, inguruko bikaritzek (IV-V) antolatutako hasierako ekitaldietan lez, Bolibarretik Ziortzaraino bidea oinez eginez. Aurton, kreazinoaren zaintza hartuko da oinarritzat eta ingurumenaren aurkako indarkeriak nabarmenduko dira. Hitzordua, Bolibarreko eleizaren inguruan da goizeko …
Zapatuz hasiko da Ziortzako kontzertu-saila
Datorren zapatuz, irailak 9, "Ziortza Kontzertuak" jaialdiaren XXXV. ekitaldia hasiko da. Irailaren 9, 10, 16 eta 17an ospatuko da Ziortzako kolegiatan eta autobusa jarriko dabe Bilbon (Elkano, 5, autobus geltokian, Txabarri jauregiaren aurrean) bertara joateko. Arratsaldeko 16:00etan atarako da autobus hori eta 15 minutu aurretik hartu beharko da lekua. Arratsaldeko …
Ziortza 'markako' jantzigintza
Gaur egun, lau fraile zistertar bizi dira Ziortzako monasterioan. Ostatu eta aterpetxea dira sarrera-iturri nagusiak, izan be, Donejakue-bidea bertatik pasazen da. Halanda be, pandemia aldian, aita Luis Martinek bide barriak arakatu ebazan eta enkarguzko liturgia jantziak eskuz egiten hasi zan. Sasoi haretan sarrerarik ez egoanez, iturri barri horrek bere frutuak emon ebazan. …
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.



