02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde
16.02.2024

1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde

Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian eta gogoan izango dabe iktusa jasanda ospitalean dan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua. 

Ehunka lagunek egingo dau Bolibar eta ZIortzako monasterioaren arteko bidea. Jardunaldia, zati bitan banatuko da. Lehenengoan, kilometro bi eskas dituan ibilbidea egingo da oinez isilik eta otoitz giroan. 

Ibiltariei Euskadin ekologiaren banderaz baliatuz egindako atentatuen hainbat biktimaren izenak jasoten dituan orria banatuko jake ibilbidean gogoeta egin daien. Zaldibarko zabortegian hil ziran lagun biak be gogoan izango dabez. Basoan lanean egozala hildakoak edo inguruko enpresetan lindane edo amiantoaz kontaktua izan ebenak be gororatuko dira.

Bilboko gotzainaren harrera

Goizeko 10:30ak inguruan, On Joseba Segura Bilboko gotzainak ondo etorria egingo deutse partaideei zistertar monjeen monasterioko eleizan.

Bake Topaketan, joan dan domekatik Basurtuo ospitalean dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua gogoratu eta bere alde otoitz egingo dabe. 2019ean, On Joan Maria Uriartek bake eta adiskidetzeari buruzko berbaldia eskaini eban Zornotzan ospatu zan bakearen aldeko topaketan. 

Mons, Juan María Uriarte, sobre la reconciliación
Retazos de la historia de los encuentros por la Paz en la Diócesis

Jarduerak Ziortzan

Harreraren ostean, Galo Bilbao bake eta adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeko kide eta Deustuko eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak Berbaldia eskainiko dau: “Bakea, biziaren zaintza eta ekologia”. 

Monasterioaren inguruan hainbat eremu atondo da energia-ahultasunaren inguruan sentiberatasuna bizteko eta izadiaren begiespenerako.

Topaketari amaiera emoteko, ospakizuna izango da eleizan

Marcha de la Paz desde Bolibar a Ziortza celebrada en 2014

Marcha de Bolibar a Ziortza en el 2014