02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan
15.02.2024

Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan

Datorren zapatuz, otsailak 17, Bake Topaketa bakearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa ospatuko da, inguruko bikaritzek (IV-V) antolatutako hasierako ekitaldietan lez, Bolibarretik Ziortzaraino bidea oinez eginez. Aurton, kreazinoaren zaintza hartuko da oinarritzat eta ingurumenaren aurkako indarkeriak nabarmenduko dira. Hitzordua, Bolibarreko eleizaren inguruan da goizeko 10:00etan eta handik oinez joango dira monasterioraino eta jarduerari amaiera emoteko, ospakizuna izango da 13:15etan.

Lehenengo Bake Topaketa 1996an ospatu zan. Hiru urtez jaraian, erromesaldia izan zan bakearen alde Urkiolaraino. Lehenengo urtean, asteburuko kanpaldia egin zan. 1999an, Bilboko Erakustazokan ospatu zan eta 2001ean Armentiako landetan Eleizbarruti arteko topaketa egin zan.

Gainera, 2007ko Alkartasun Zeinua gai honen inguruan egin zan eta 2012an, hiru euskal Eleizbarrutiek egun berean ospatu eben Bake eta Adiskidetzearen aldeko otoitzaldia. 2015ean eta 2016an Gernikan egin zan eta 2017tik aurrera, Zornotzan ospatu izan da.

Gure Eleizbarrutiaren 70. urteurrena dala-eta grabatu ziran bideoetako baten, hain zuzen be hemen aurkezten dogun honetan, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko lehenengo batzordearen sorreraren eta lehenengo Bake Topaketaren ingurukoak azltzen dira.

Gehiago jakiteko: hemen.