01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, zine-foruma eta bidezko merkataritza Corpus Christi parrokian
15.02.2024

Asteburuan, zine-foruma eta bidezko merkataritza Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokiako gaztek ekimen barri eta originalak garatzen dabez eta domeka honetarako be prestatu dabez jarduera bi: Hilaren hirugarren domekaz ohikoa danez, 12:00etako eta 13:00etko mezen aurretik eta ostetik bidezko merkataritzako produktuak salduko dabez eta arratsaldez pelikula ikusteko aukera izango da parrokiako areto nagusian, 18:15etan. 

Arduradunen esanetan, pelikula “gura daben gazte guztientzat da. Aukera ederra beste gazte batzukaz arratsaldea pasatzeko. Edariak, krispetak eta snackak eskainiko dabez, euro eta erdiren truke”.

Antolatzaileen esanetan, bertaratu daitezan gazteek “arratsalde ederra igaroko dabe, horixe da helburua. Zatoze!”.

Corpus Christi parrokia Bilboko Poza lizentziatua kaleko 50. zenbakian dago.

Comercio Justo en el Corpus Christi