02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Errekarteko 150 neska-mutiko inguruk hasiera emon deutse Garizuma-aldiari
15.02.2024

Errekarteko 150 neska-mutiko inguruk hasiera emon deutse Garizuma-aldiari

Atzo, Hausterre Eguna, hasiera emon jakon Garizuma-aldiari eta hainbat eleizkizun ospatu zan Eleizbarruti osoan. Gotzaina buru izan zan web honen bidez zuzenean emon zan eleizkizunean: hemen. Beste hainbat lekutako argazkiak be jaso doguz, esate baterako, Gurutzetan batu ziran Zorrotza, Retuerto eta Gurutzetako katekesiko taldeenak. 150 ume baino gehiago batu zan euren aita, ama, aitite eta amonakaz... PBtik azaldu dabenez, "Garizuma-aldiari hasiera emon eutsen aurrera egiteko, play egiteko, jakinaren gainean eta geldiarazoten gaituen, stopean izten gaituen gauzak aldatzeko nahiagaz".

Neska-mutikoei eta euren sendiei hautsa ezarri eutsen, “Jainkoaren maitasunaz jabetuz eta, aldi berean maiteminduen eguna ospatuz” bihoz-barritzeko aldiari hasiera emoteko

Hausterre Eguna Errekarte PB

Azkenean esan ebenez, jente askok, eta giro onean, parte hartu eban

Hausterre Eguna Errekarte PB
Hausterre Eguna Errekarte PB

Ospakizuna katedralean

Parroquia del Inmaculado Corazón de María, de Cruces.