02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan
17.02.2024

Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan

Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.

https://youtu.be/3WKyLuuzlyw

Eguraldia lagun, 250 lagunetik gora batu da gaur goizean Ziortzan Garizuma-aldiko lehenengo domekaz, Bake Topaketaren X. ekitaldian parte hartzeko.

Bolibarko parrokiako eleizpean alkartu dira 9:45etan eta handik isilik eta otoitz eginez joan dira oinez zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino.

Ziortzan, ibiltariei harrera egin ondoren, txokolatea hartu dabe indarbarritzeko eta gogoetarako hainbat eremu jarri da martxan.

Bake topaketa

Gotzainak, bere berbaldian, gogoan izan dau On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua: “gure Eleizan eta gure gizartean, bakearen eta adiskidetzearen alde gogotsu lan egin dauan gizona da. Gure Eleizbarrutian eta ingurukoetan burutu izan dogun hainbat ekimenen bultzatzaile eta sustatzaile izan da”.

Bake topaketa

Juan Mari Uriarte, eskerrik asko, bakegile sutsu izateagaitik eta bidea erakusteagaitik. Sarri dinozun modura, `Orain bizi dogun oinarrizko bake hau osotu, eta gizarte adiskidetu baten aldeko lanean jardun behar dogu´.  Arnas hori hartzera gatoz lau haizetara zabaltzeko gogoz.

Bake topaketa
Ibilaldia Bolibarko plazan hasi da

“Adiskidetzea ez da bizikidetza baketsuaren bardina. Itxaropen eraginkorra da. Geure egin gura doguz Juan Mariren berbok, bere osasunaren alde otoitz eginez eta jardunaldi honi sen eraginkor honegaz ekinez”.

Bake topaketa

Bake Topaketa

On Joseba Seguraren esanetan, “prest gatoz Bakearen albainu finetako batzuk josteko. Ez gara inozoak, Jakin badakigu makro-politikan herrialdeen ekonomia-interesek edo egolatra batzuenek mobiduten dabezana hari handiak. Baina, dana dala, hemen jarraitzen dogu, temati, gure aurrekoek egin eben lez BAKEA eskatzeko. Bake ozena, garrasika diharduena, Palestina eta Ukrainan eta oraindik indarrean diran gerra jasaten dabezan beste 23 herrialdetan ondo entzun daiten. Nahikoa da, negoziatu daiela bakea!”.

“Isilagoa dan eta geure buruagaz eta inguruagaz adiskidetzen laguntzen deuskun” bakearen alde be eskatu dau.

Bake topaketa

Ibilbide luzea

Gotzainak esan dauanez, gaur pare bat kilometro egin dabez, baina bakearen aldeko konpromisoak ibilbide luzea egitea dakar. “Erromesei Donejakue Bide honetatik igarotean gertatzen jaken lez, hasieran, babak, zauriak, gihar-minak… agertuko jakuz. Baina hasierako muga eta sakrifizioen ostean, badakigu bideak jenteagaz, norbere buruagaz eta Jainkoagaz bat egitea ahalbideratzen deuskuna”.

Bake topaketa
Bake topaketa