02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Bide barriak” Sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik
17.02.2024

“Bide barriak” Sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik

Bisitan da gure Eleizbarrutiak Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea. San Jose egunaren inguruko misiolari-kanpainan lekukotasuna emonez parte hartuko dauan Juan Mari On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariagaz batzartu zan atzo -barikua.

Antzaldaketa parrokian parroko lez hamar urte emon ondoren, orain Juan Mari Bautistak aldi barriari ekingo deutso eta gaur egun parroko danaren -30 urteko ekuadortarra- eta Eleizbarrutiko gainerako arduradunen laguntzaile lez. Bere esanetan, “laguntzaile izango naz bikaritzako 14 parrokietan”.

“Bide barriak / Nuevos caminos” goiburuaren haritik ospatuko da Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpaina. Bautistaren eretxiz, bide horreetan “eurakaz batera bide egin behar dozu, alkarregaz bide egitearen ikuspuntutik, sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik, bide barriak egiteko”.

Ekuadorren bera bizi dan lekuan, “agerikoak dira bazterketa etapobretasuna. Beharbada, Guayaquileko ingururik pobreena eta baztertuena da”, 200.000 lagun inguru bizi dalarik bertan.

2020an, pandemia gori-gori egoenean, hango egoeraren barri emon euskun:

2021ean, Juan Mari Bautistak DOMUND kanpainan parte hartu eban:

Juan Mari Bautista y Joseba Segura, ayer en el obispado