Bihar -zapatua-, Oñatiko Ganbara koralak jardungo dau Aitor Biainen zuzendaritzapean. Abesbatza osotzen daben hogeta hamar lagunek ‘in Perpetuum’ interpretatuko dabe sasoi eta era guztietako lanakaz: polifonia, folklorea, espiritualak eta gospela.
Domekaz, Iberian Brass Esemble musikari gazteen taldea izango da protagonista. Salamancan dagoan Gaztela eta Leoneko goi kontserbatorioan ikasten ari zirala egin ziran adiskide taldekideok
Lekeitioko musika-jaialdiaren inguruan gehiago jakiteko (sarrerak, abonuak…): hemen.