Ekitaldi honetan, jaialdian organoari omenaldia egingo jako, izan be, musika-tresna hau “nagusi izan da gizaldiz gizaldi eleiza, katedrale eta kontzertu-aretoetan, bere ahal, sentiberatasun, solemnitate eta nota bakotxagaz hunkitzeko gaitasunaz lilura eraginez”.
Urdaibaiko organoak jaialdiak, musikaz gainera, ondare, arte eta zirrararen arteko lotura sakona ospatzen dau. Gure lurraren bihotzean soinu ahaltsuak eragiten dabezan ehun urtetik gorako tutuen dardaran murgiltzeko deia da.
2025eko egitaraua
Bihar Mundakan ospatuko dan kontzertua aitatuta, hona hemen gainontzeko kontzertuak:
uztailaren 24an, Cor de Nuit Trío taldea (harmoniuma eta ahotsa), Kortezubiko Santiago Apostolua eleizan, 20:00etan.
Uztailaren 25ean: Alize Mendizabal (organoa), Mesedetako monjen Gernika-Lumoko (Renteria) San Bartolome eleizan, 20:00etan.
Uztailaren 26an: Walter D’Arcangelo (organoa), Axpe- Busturiako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Uztailaren 31an: Oscar Candendo (organoa), Gernikako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Abuztuaren 2an: Benantzi Bilbao (organoa), Arratzuko Santo Tomas eleizan, 20:00etan.
Abuztuaren 3a: Christian Tarabia (organoa), Axpe-Busturiako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Abuztuaren 9an: Cristina Barcelo (sopranoa) eta Vicent Bru (organoa), Gautegiz-Arteagako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Abuztuaren 10a: Aritz Labrador (txistua) eta Mikel Ansola (organoa), Bermeoko Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Abuztuaren 15a: Julie Dey (sopranoa) eta Élise Rollin (organoa), Mundakako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Egitaraua osorik: hemen.