Bero handia egingo dau. Horren aurrean, udaletik jantzi arinak eroatea eta ur ugari edatea gomendatzen dabe. Neurri berezi modura, hiru iturri gehiago jarri dabez santutegiaren inguruetan.
Eleizea zabalik gau osoan
Begoñako basilika zabalik egongo da gau osoan, Begoñako kofradiakoen ardurapean. Era horretara, sinisdunek edozein ordutan sartzeko aukerea izango dabe goizeko 4:00etako lehenengo mezea izan orduko be.
1:00etatik 3:00etara, Begoñako kofradiakoek Andra Mariaren Jasokundeko bederatziurrena errezauko dabe.
Ordu laurenero bederatziurreneko egun bat irakurriko da. Goizeko 3:00etarako, bederatziurren osoa amaituta eukiko dabe. Santutegia zabalik egongo da abuztuaren 15ean be, baita arratsaldeko lehenengo orduetan be, nahiz eta mezarik ospatu ez.
Aurtongo barria zera da: egunsentiko errosarioa. Goizeko 8:30etan egingo da, santutegiko parrokoa Ignacio Fernandez buru dala. 8:00etako mezea amaituta, kalera atarako dira sinisdunak bost misterioak errezatzera.
Meza nagusia, 12:00etan
Aurreko urtean zehar, gotzaina buru dala ospatzen dan 12:00etan mezatan, kofradiako kideek liturgia une garrantzitsuetan lagunduko dabe.
Meza amaieran, Beti Jai Alai dantzari taldeak ohiko dantzea eskainiko deutso Amabirjineari.
Atzoko itsas erromesaldiaren irudiak
Atzo, Santurtzitik Bilboraino eroan zan Amatxuren irudi ibiltaria. Ehundazak izan ziran erromesaldian parte hartu ebenak. Kerman Lopez, bikario nagusia izan zan V. erromesaldi berezi honetako buru.
Erromesaldiaren irudiak







