20-09-2025 Sábado, XXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Abade barria Bizkaian
20.09.2025

Abade barria Bizkaian

Abdon Rodriguez Hervas abade egin da gaur goizean Gueñeseko Andra Mari eleizan goizeko 11:00etatik aurrera ospatu dan eleizkizun hunkigarrian. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu dan Eukaristian aurretik zistertar monje izan zan Abdon Rodriguezek zerbitzuzko ministerio barriari ekin deutso.

Abdon Rodriguez Hervas abade egin ondoren, Bizkaian 222 abade dagoz.

Abadegintza ez da, ohikoa danez, katedralean ospatu, Gueñesen baino, azken hilabeteetan zerbitzatu dituan alkarteetatik gertu, eurakaz batera ospatuz egun berezi hau. Ondoan izan ditu, alkarteetako kideak, senide eta lagunak, batzuk Andaluziatik etorritakoak, bera hangoa da-eta.

Homilia: “Entzuten dauan isiltasunetik salbatzen dauan hitzera”

On Joseba Segura gotzainak, Abdonen fraile-bizitza eta bere zerbitzu barria jarri ditu aurrez aurre. Abdón, has vivido años escuchando el silencio de Dios del claustro cisterciense. Has aprendido que la Palabra germina primero en el corazón que la recibe. Hoy, de escuchar pasas a sembrar”.

Gotzainaren esanetan, “el ministerio presbiteral no tiene garantizado el éxito. Pero encontrarás tierra buena. Siempre la hay y está en todas partes. Eta monje lez bizi izandako aldia gogoratu eta nabarmendu dau: “Tu formación cisterciense te ha preparado para esto: para ser tierra buena antes de sembrar en ella”.

“El sacerdocio diocesano es distinto al monástico. Aquí no hay horarios fijos de oración. La vida interrumpe constantemente. El teléfono suena en momentos inesperados. La urgencia pastoral compite con la meditación tranquila”, azpimarratu dau gotzainak, eta adore emon, izan be, “el mundo te espera. Cristo te envía. La Iglesia te bendice”. 

Esker on hunkitua

Eskerrak emotean, Abdon Rodriguez hunkituta agertu da. Eskerrak emon deutsaz lehenengo Jainkoari, “porque es eterna e infinita su misericordia”, eta bere ibilbideko gorabeherak autortu ditu: “no han faltado momentos de dudas, de resistencias y de oscuridad”, baina baita beti “sostenido y consolado” sentitu dala be.

Gurasoak, “que ya están en el cielo“, izan ditu gogoan eta baita senide eta lagunak be bere erabakiak “que a veces no eran fáciles de comprender, como ingresar en un monasterio o venirse a Bizkaia“, errespetatu eta babestu dabezalako.

Esker ona adierazo deutse On Joseba Segura gotzainari laguntza eta akonpainamenduagaitik, eleizbarrutiko diakonoei euren harreragaitik, eta batez be Gonzalo Eguia diakonoari, Euskarira bueltatzera bultzatzeagaitik, eta abade guztiei eta parrokia alkarte guztiei, batez be Mendiarte Pastoral Barrutiari. “Para mí ha sido la experiencia más determinante, gracias por el cariño y por el gozo de compartir la fe cada domingo”, esan dau azkenean.

Eleizkizunaren ostean, abade barriak eleizaren parean dagoan Karidadearen alaben ikastetxean kopau bat hartzera gonbidatu ditu bertaratutaokoak, aldi baten amaiera eta zerbitzuzko ibilbide barriaren hasiera ekarri deutsan eguna ospatzen jarraitzeko.

Jaenetik Bizkaira, fede-bidea

Abdon Chiclana de Seguran (Jaen) jaio zan 1970an eta abadetzarako bidea fede- eta aurkikuntza-bidaia izan da beretzat. Nerabezaroan Eleizatik aldendu eta gizarte hezitzaile lez jardun eban Diagrama fundazinoan. Inguru horretan, lekaide eta lekaimeakazko hartu-emonean, “fedeari buruzko galdera” egin eutsan barriro be bere buruari. Bilaketa horren ondorioz, 2005ean fraile-bizitzari ekin eutsan zistertarrakaz.

Ziortzako alkartean bizi izan zan 2018 eta 2021 bitartean, pandemiak eta bere gurasoen heriotzak egundoko eragina izan eben sasoian. Kordobako monasterioan egon eta Kataluniako ermita batera erretiratu ondoren, Bizkaira bueltatzea erabaki eban, Gonzalo Eguia diakonoak bultzatuta, “bertan oso gustura egon zalako”. On Joseba Segura gotzainak animatuta, aldi barriari ekin eutsan eleizbarrutian, lehenengo Urkiolan eta gero hainbat parrokiatan pastoral zerbitzua eskainiz. 

Imposición de manos del obispo a Abdón