Barriak
Etiquetado como: Ordenazinoa
Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzaren zuzeneko emonaldia
Arratsaldeko seietatik aurrera, web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintzaren eleizkizuna. Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala.
Atzeratu egin da David Garridoren abadegintza
Gotzainagaz berba egin ondoren, David Garrido diakonoak denpora gehiago eskatu deutso urratsa emon aurreko erabaki hain garrantzitsua sakon hausnartzeko. Abadegintza uztailaren 2an ospatzekotan zan.
Caritasen errege-opil solidarioaren 3.000 zati banatuko dira
Urtarrilaren 5ean, Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil solidarioaren XXI. ekitaldia ospatuko da.10:00 etatik 14:30etara, errege-opil zati bat eta basobete txokolate eskuratu ahal izango dira euro biren truke Bilboko Plaza Barrian. Jarduera honen bidez batu daiten dirua Caritas erakundeak haur-denpora eta familiei zuzenduta garatzen dituan egitasmoetarako idango da. Plaza Barrira joaterik ez dauanak Caritas Bizkaia erakundearen Bizumaren (33514) bidez dirua emonez lagundu leike.
Ume Jesus hondakinen artean gotzainaren Gabon-zorionean
On Joseba Segura gotzainak Gabonak zoriontzeko aukeratu dauan postalean, hondakinen artean agertzen dan jaiotza ikusi daiteke. Jaiotzako irudiak Belenetik (Zisjordaniako uria), hain zuzen be, 2019an gotzaina buru Lurralde Santura erromes joan zan taldeak ekarritakoak. Horregaitik, irudiak aparteko berezia dau lurralde biblikoak sekula jasa izan dauan suntsipen eta sufrimentuzko egoera latza bizi dauanean. Gotzainak gogoan ditu lehergailuen eztandak eragindako biktima "errugabeak" eta "uholdeek aurrean eroan dabezan pertsonak", hain zuzen be, DANAren eraginez hildakoak.
Eleizbarrutian da «Belengo Bakearen Argia»
Estatuko batzarrean parte hartu eban "Trebeak" taldeak joan dan asteburuan Valladoliden jaso ondoren, bihar -barikua-, 19:30etan, Santiago katedralean egingo da Belengo Bakearen Argiaren ospakizuna. Urtero, Austriako eskaut eta gidariek mutiko edo neskato austriar batek Belenen, Jesusen Jaiotzaren haitzuloan bizten dauan Bakearen Argia banatzen dabe. Aurton, Austriara joan dan Valladolideko eskautei esker iritsi da gure ingurura argi hori.
Caritasen Gabonetako kanpaina: "Egon, iraun eta lagundu"
"Etorkizunari begira/Navidad, camino de esperanza” goiburuaren haritik ospatuko dau asteburuan Caritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpaina. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak kanpainaren aurkezpenerako gutunean azaldu dauanez, Gabonak, "egoteko, irauteko eta laguntzeko aldi dira. Aldi honetan, Maria Birjinak Jesus Umea besarkatu egiten dau. Bere besarkadak sendotasuna dakar ahultasunera, itxaropenera zaaltzen dan agintzaren zeinu dan aldira; baldintza bako harrera da. Era berean, gure besarkadek distantziak gainditu eta harresiak bota egiten dabez". Kanpainaren …
Bizkaian, abenduaren 29an emongo jako hasiera Urte Santuari
Frantzisko aita santuak abenduaren 24an emongo deutso hasiera mundu osoko Eleizak ospatuko dauan Jubileuari. Hurrengo domekan, abenduak 29, lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, esate baterako, hasierako ohikunean prozesinoa egingo da Bilboko San Nikolas eleizatik 11:30etan hasita Jubileu tenplua dan Santiago katedraleraino; bertan, Eukaristia ospatuko da 12:00etan. Erromesaldian buru, Joan Santuak eleizan egoan XVI. gizaldiko Kristo Kurutziltzatuaren irudia joango da.
Gaur, zineforum solidarioa Bilboko 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Gabon-aldia dala-eta, abenduko Bizkaia isilik bilkura astebete aurreratuko da eta, beraz, gaur izango dira ohiko lekuetan. Bilboko bilkura isilaren aurretik, bideoforuma egingo da Chiapas-Mexikoko ume eta nagusi indigenen inguruan. Giza eskubideen alde konprometituta dagoan Ofelia Median Mexikoko aktore, gidoilari, ekoizle eta aktibista sozialak eta ikerketa historikoaz arduratu dan Begoña Lecumberrik aurkeztuko dabe. Cecilia Santiago Loiola zentroko boluntario eta Migrazinoetarako Pastoraltzan laguntzaile danak jardungo dau moderatzaile lanetan.
Ospitaleetako kapilautzen batzarra
Atzo, Bizkaiko ospitaleetako arreta erlijoso eta espiritualerako zerbitzuko kapilautzek batzarra etin eben Kerman Lopez bikario nagusiagaz, Begoñako Espiritualitate Etxean. Basurtu, Galdakao-Usansolo, Gurutzeta-Cruces, Gorliz, San Eloi, Santa Marina, Urduliz eta San Juan de Dios ospitaleetan jarduten daben taldeetako ordezkarien parte hartu eben.
Musika Gabon-aldian
Gabonen atarian gagoz eta sasoi honetan ugariak izaten dira kultur ekitaldiak eta handia musikaren protagonismoa. Horregaitik, datozan egunetan hainbat emonaldi izango da gure inguruan. Hona hemen batzuen barri:
Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak
Egunotan, erretiroak, gogoetak, topaketak..., izan dira Bilboko Eleizbarrutian. Ondoren, horreetako batzuen aitamena:
Algortak leku bat barriztatu dau bizilekurik ez daukien etorkin gazteentzat
Bihar inauguratuko da barritutako lokala, bertan Getxora heltzen diran eta kale gorrian bizi diran etorkin gazteei lagun egiteko. Algortako San Nikolas parrokiaren bultzadaz sortutako "San Nicolás Zabalik" alkartearen ekimena da. 'Abegigune' lokalean laguntza eskaintzen jake etorkin gazteei "gizarteratzeko eta egitasmo pertsonala garatzeko bidean lehen urratsak emoteko" ezinbesteko dabezan kudeaketak egiten.