30-09-2025 Martes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Omenaldia Juan Mari Lechosari “haragitutako fede eta langileen aldeko konpromiso” izan zanari
30.09.2025

Omenaldia Juan Mari Lechosari “haragitutako fede eta langileen aldeko konpromiso” izan zanari

Datorren zapatuz, urriak 4, hil osteko omenaldia egingo jako 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa abadeari, eleiz, gizarte eta alkarte bizitzan asko maite izan eben gizonari. Senide, adiskide eta bidelagunek euren lekukotasunak emongo dabez.

Ekitaldiari hasiera emoteko, Manu de las Fuentes abadeak otoitzaldia gidatuko dau Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian eta, ondoren, Jorge Torralbo HOAC mobimentuko Bizkaiko presidenteak ondo etorria egingo deutse. Gero, iloba batek Juan Marik senideen artean itzitako arrastoa azalduko dau eta Javier Vitoriak haren bokazinoaren inguruan jardungo dau. 

Oroitzapenak

Sebas Garcia Trujillo Juan Mariren adiskideak honen futbol-zaletasuna, mendi-zaletasuna eta musika-zaletasuna gogoratuko ditu. Beste une berezi bat be izango da: Sarritan bisitatzen ebazan Donamariako (Nafarroa) monjek bideo baten bidez emongo daben lekukotasuna.

Juan Mari Lechosaren oroitzapenean egindo dan ekitaldian, Bachen pieza batzuk be entzungo dabez, oso gustuko eban eta berak. 

Pastoraltza

Ana Perez Ponsek gogoratuko dau bere pastoralgintza, besteak beste Osasun Pastoraltzaren bidez ospitaleetan gaixoei eskaintzen eutsen zerbitzua nabarmenduz. Abade batek 60ko hamarkadan langileen munduko abade lez erakutsi eban konpromisoa aztertuko dau eta Carmen Carcedok azpimarratuko dau hainbat hamarkadatan HOACeko militanteei eskain iizan eutsen akonpainamendua.

Jentaurreko ekitaldia gizalegezko lanaren alde

Juan Mari Lechosaren inguruko proiekzinoa eskainiko da eta Kerman Lopezek be jardungo dau, Errekalde plazan gizalegezko lanaren alde egingo dan jentaurreko ekitaldiaren aurretik. Javi Madrazok gidatuko dau ekitaldia eta omenduaren bizitza eta konpromisoa agertuko daben argazkiak be erakutsiko dira. 

Gizalegezko lana

“Fedean, senidetasunean eta langileen aldeko konpromisoan eredu izan zan Juan Mariren bizitza eskertzeko, gogoratzeko eta ospatzeko eguna izango da”.

Aizu gizalegezko lanaren aldeko egunean:

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: