30-09-2025 Martes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna, urriaren 7an
29.09.2025

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna, urriaren 7an

“Eleiza gizalegezko lanaren alde” ekimenak deialdia egin deutso kristau alkarteari urriaren 7an Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatu daian, GIZALEGEZKO LANA, ESKUBIDEA, EZ PRIBILEGIOA goiburuaren haritik.

Ahuldura ez ezik duintasuna dakarren lana sustatzen dauan gizartea eratu gura dogu, bizitzan geure burua zaintzeko, atseden hartzeko, amets egiteko eta duintasunez bizitzeko aukera izan daigun. Ezin gara kanpoan geratu.

Hau dala-eta, urriaren 4an, zapatuz, jentaurreko ekitaldia egingo dogu Rekalden, Arrosarioko Andra Mari parrokian, Juan Mari Lechosari eskainiko deutsagun omenaldiaren ostean (11:00-13:30). Zu ekitaldira etortea gurako geunke.

Egun honen barri emon eta kontuan izan zuen bizigiroetan, taldeetan, otoitzean, urriaren 5eko -domeka- Eukaristian, batez be langile etorkinen egoeran arreta jarrita, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren testuinguruan.

Egun honen harira hainbat lagungarri argitaratu dogu, besteak beste “Aizu!!!” agerkariaren ale barria (www.bizkeliza.org; www.iglesiaporeltrabajodecente.org) .

Prest gagoz zuen talde, parrokia, Pastoral Barrutira joan eta alkarregaz lanaren gorabeheretan sakontzeko. Eskatu eiguzue eta erantzuten saiatuko gara.

Eskerrik Asko!

Agur bero bat

Dagokiozan artxiboak: