02-10-2025 Jueves, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurkezpena gaur arratsaldez Barrian
02.10.2025

Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurkezpena gaur arratsaldez Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Eleizbarrutietako Misinoek eta Carotas Bizkaiak antolatzen daben Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren aurtengo ekitaldiaren aurkezpena izango da gaur arratsaldez Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), 19:30etan. Bide batez, beste hau iragarri gura dogu: DOMUND eguna dala-eta, datorren eguenez, urriak 9, misino-lekukotasunen mahai-ingurua osptuko dala leku berean, 18:30etan, Misinoetarako ordezkaritzak eta Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak sustatuta.

Ipar-Hegoaldea hartu-emonen azterketan ikuspuntu historikotik, soziologikotik, politikotik eta kulturaletik sakontzea, Ebanjeliotik, teologiatik eta Eleizaren doktrina sozialetik errealitate horren inguruko kristau ikuspuntua garatzea eta, konpromisoa hartzeari begira, ekintza solidariorako askotariko lerro eta ereduak ezagutzea eta baloratzea dira ikastaroaren helburuak. Hogeta bat urtetik gorakoentzat da. 

Ipar-Hegoaldea diptikoa 2025-2026

Misino-lekukotasunen mahai-ingurua urriaren 9an, eguenez, 18:30etan, Barrian: