03-10-2025 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Ezagutu Galdakaoko Andra Mari eta Sopelako San Pedro
03.10.2025

Ezagutu Galdakaoko Andra Mari eta Sopelako San Pedro

Asteburu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan, hitzordu aitagarriak doguz. Galdakaon, esate baterako, Andra Mari eleiza bisitatzeko aukera izango da bihar eta etzi, Jesus Muñiz Petralanda historialariaren eskutik. Sopelan, bestalde, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak aurkeztuko ditu bihar, 11:00etatik 12:15etara, San Pedro eleizaren ezaugarri eta gorabeherak 

Ondarearen Europako Jardunaldiek eraikinen arkitektura-ondarea ezagutzeko aukera emoten dabe. Bihar eta etzi, bisita gidatuak egingo dira Galdakaoko Andra Mari eleizara eta bihar Sopelako San Pedro eleiza be zabalik izango da bere sekretuak agertzeko.

Andra Mari, Galdakaoko altxorra

Bigarren Errepublikako gobernuak 1931an monumentu lez autortu eban sasoi haretan kultu bako eleiza zan eta ia bertan behera itzita egoan Elexaldeko Andra Mari. Eleiztarren ahaleginari eta erakundeen laguntzari esker berreskuratu eta eleiza zabaltzea lortu eben. 1984an Euskadiko Monumentu izendatu eben. Eta 2021ean, kategoria bera emon eutsen Erretaula Nagusiari. 

Jesus Muñiz Petralandaren eskutik, bisitariek eraikin bikain honen zokoak ezagutuko dabez. Bisita gidatua euskeraz egingo da urriaren 4, 12, 18 eta 26an eta gaztelaniaz, urriaren 5, 11, 19 eta 25ean.

Andra Mari, Galdakao

Sopelako San Pedro eleiza, eleizatearen ardatza

Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak azalduko dau eleizaren, bertako altzarien eta herrian bizi izandako ingurabarrakaz daben loturaren  bilakaera. Herritarrek tenpluagaz daben lotura gogoratuko dau: nekropolia, leinu bandokideen saiakerak guzurrezko elezahar gehealogikoen bidez euren patronatua justifikatzeko, eraikinaren barriztatzea eta eleizatearen antolamendua XVI. gizaldiaren hasiera hedakorrean. Beranduago handitzea etorri zan, XVIII. gizaldian, eleiztarrei lekua egiteko eta baita auzotarren aldeko eremu publiko hobea zortzeko ere.

San Pedro Apostolua, Sopela
Sopelako San Pedro Apostolua eleizaren barrualdea

San Juan de Dios ospitalea be bisitatuko da

Jardunaldien barruan, bihar, Santurtziko San Juan de Dios ospitalea bisitatzeko aukera izango da. Goizeko 11:00etan hasiko dan bisitaldian, ospitalearen sorrera azalduko dabe, hau da San Juan de Dios ordenako anaiak eta Aguirre ongintzazko fundazinoa ospitalea marxan jarteko bat etorri ziranekoa. Ehun urtetik gora dituan eraikina Jose Maria Basterra eta Emiliano Amannek egin eben.

San Juan de Dios ospitaleko sarrera
Retablo Andra Mari Elexalde (Galdakao)