Jorge Torralbo HOAC Bizkaia mobimentuko presidenteak abadea “militante izatean zein itxaropenean eregu” izan zala nabarmendu eban, eta lanaren eremuko gizon eta emakume txirotuak lehenetsi ebazala eta beti lagundu eutsela “HOAC en mistika eta espiritualtasuna graziatik, arduratik eta pozetik bizitzen. Bere zaletasunak be aitatu ebezan: pilota, futbola, zezenak, pintura, mendia eta musika klasikoa”.
Sendia
Juanra Biakaia Lechosaren ilobak bere haurtzaroaren eta sendian izan eban garrantziaren inguruan jardun eban: “beti izan zan gure erreferente etiko eta soziala”. Bere homiliak be doktrina ez ezik, gertukoak ziran, benetako arazoei buruzkoak.
Javi Madrazok aurkeztu eban ekitaldia, era bateko eta besteko lekukotasunak tartekatuz. Bere abade bokazinoa gogoratu eta zera esan eban: “eligió seguir a Jesús en la Iglesia desde la opción por el mundo obrero empobrecido, alejándose del clericalismo y ejerciendo un ministerio basado en la cercanía, la humildad y el respeto”. Joseba seminarioko kideak, bere aldetik, omenduaren bilatzaile-sena, adiskidetasuna eta konfiantza nabarmendu ebazan eta kristau talde txikietan ebala fedea, Eleiza barriaren eta gizarte zuzenagoaren legamia izan eitekezala-eta.
Joseba Egiraun, Errekaldeko abade eta Juan Mariren kide izan zanak zera gogoratu eban: “sus inicios en el seminario mostraba como una característica suya su deseo de buscar y conocer que para mí era la actitud de un líder.Era de estacar su sentido de la amistad y de su disponibilidad en un contexto de confianza y generosidad. Confío en los pequeños grupos cristianos como fermento de una nueva iglesia y no sólo como renovación de la Iglesia sino como fermento del cambio en la sociedad”.
Javi Vitoria lagun minak gogora ekarri ebazan seminarioan alkarregaz bizi izan dakoak eta Lechosaren abadegintza 1965ean, Vatikano II.a Kontzilioa pil-pilean zanean: “el acontecimiento más importante de la Iglesia en los últimos siglos”. Juan Mariri buruz, zera esan eban “recordaba a Jesús de Nazaret”, una figura con autoridad carismática fruto de su profunda experiencia de encuentro con el Dios de Jesús.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sinodo-sena eta ardura ezaugarritzat dituan Eleizaren inguruan antolatutako berbaldiaren bideoa ikusi zan.
Langile Pastoraltza
Sebastián Trujillok Langile Pastoraltzagaz konprometitu zanekoak kontatu ebazan, hain zuzen be Begoñan egin ziran jardunaldietan, Juan Marik 24 urte ebazanean: “Si algún día percibís que traiciono este compromiso, denunciadme”, esan eban orduan. Bere esanetan, Lechosa, “fue una de las mentes más lúcidas de la diócesis. Fue un estudiante interesado, integrante, incómodo como Jesús con los sabios del templo y con el statu quo.”
Ekitaldian, bere bokazino pastoraltzaz gainera, bere kontenplalari-sena be aitatu zan, izan be hartu-emon estua izan eban Donamariako klaratarrakaz. Hoheek be maitasunez betetako mezua bialdu eben.
Osasun Pastoraltza
Ana Perez Ponsek, Osasun Pastoraltzan kide izan ebanak Basurtuko ospitalean alkarregaz egindako lana gogoratu eban: “Aunque su ausencia pesa, su amor nos acompaña porque sembró compasión, entrega y luz”.
Lutxanan bizilagun izan eban Txabi Igobatzeta abadearen esanetan, “no optó por los pobres, sino que se hizo pobre”.
Carmen Carcedo, Errekaldeko taldeko kideak, hogeta hamar urte ingurutan HOACeko militanteei kontsiliario lez eskeinitako akonpainamendua izan eban gogoan; “Siempre centrando nuestras reuniones, iluminando el Evangelio desde su ser cura obrero y militante cristiano”.
Kerman Lopez bikario nagusiak emon eutsan amaiera ekitaldiari, otoitz-girotik, plazarako bidea gidatuz, Juan Mariren estilora. Honek otoitza bizi esperientzia bihurtu ebala esan eban eta ikusi, epaitu eta ekin jardunbideaz bidegabekeriari begiratu eutsala, gaur egun guk Gazara edo laneko eremu okerrenetara begiratu beharko geunken lez.
Omenaldia, oroitzapena izan zan eta baita konpromisoa be Juan Mariren ereduari jarraipena emoteko, lanean duintasuna ahalbidetuz eta gertuko Eleiza, Erreinuaren alde dagoan Eleiz eraikitzen lagunduz.
Zorrotza
Zorrotzan be bat egin eben “Eleiza Gizalegezko Lanaren alde” ekimenagaz, batez be eskubideak autortzen ez jakezan hainbeste eta hainbeste etorkinen egoera gogoan izanik.
Iruña
Bihar -urriak 7, martitzena- Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna, Imanol Zubero, soziologian doktore eta EHUko irakasle titular, berbaldia eskeiniko dau: “Ahultasun barriak lanaren eremuan: sentsibilitate eta erantzun barriak”. Arratsaldeko zazpietan izango da, Iruñako Eleizbarrutiko areto nagusian. Ondoren, Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Bilboko eleizbarrutiko arduradunak jardungo dau: “Erantzunak fedetik”.
Oraintsu jarri da martxan Laneko Pastoraltza Nafarroan. Eduardo Gorriz da zuzendaria eta ilusinoz beteta lanean diharduan taldea dau inguruan. Gaur, astelehena, Bijilia egingo dabe Florencio Rosello artzapezpikua buru dala.