09-10-2025 Jueves, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Amatxuk milaka lagun batuko dau Begoñan
09.10.2025

Amatxuk milaka lagun batuko dau Begoñan

Datorren zapatuz, urriak 11, Begoñako Andra Mariaren eguna osapatuko da eta basilikaren ingurua prest dago ohituraz betetako egun hori ospatzera hurreratu gura daben guztiak hartzeko. Ekitaldiak bihar -barikua- hasiko dira erromeriaren igoeragaz. Arriaga antzokian atarako da 19:30etan basilikara iristeko eta hemen Eukaristia ospatuko da 21:00etan.

Bezpera

2012 eta 2024 bitartean Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan dan Iñigo Urkullu da 2025eko Begoñako Ohorezko Erromesa eta erromerian igoko da basilikaraino, bihar, Arriaga plazan 19:30etan atarata. Kalejira egingo da Alde Zaharrean, Mallonako galtzadetatik gora igoko dabe eta 20:45etan helduko dira Amatxuren etxera. Txistulariak, fanfarriak eta dantza-taldeak -esate baterako Erreka Ortu- joango dira erromesakaz batera. Ignacio Fernandez Begoñako parrokoa buru dala ospatuko dan Eukaristia 21:00etan hasiko da.

Pirotecnia Zaragozana etxeak botako dituan su artifizialekin amaituko dira eguneko jarduerak 22:00etan. 

Eleizkizunen orduak:

Ordutegiak Begoña 2025

Amatxuren egunez

Urriaren 11an, zapatuz, 11:00etan, Bilboko Udal bandaren kontzertua Juan XXIII.a plazan.

Eguerdiko 12:00etan, Meza Nagusia ospatuko da santutegian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen eta Telebilbao katearen bidez.

18:30etan, Elai Alai dantza-taldeak jardungo dau Joan XXIII.a plazan, basilikaren atzealdean. 

Argi-zuzien prozesinoa

Iaz, lehenengo aldiz ospatu zan urriaren 11an, eta Begoñako kofradiak Begoñako Andra Mari Erromesaren argi-zuzien prozesinoa egingo dau aurton be. 16 kofradia-kidek eroango dabe lepoan Mallonako Kurutzea parrokiatik santutegiraino, 20:00etan abiatu eta 20:45 inguruan santutegira helduz. Bertan, Erreka Ortu dantza-taldeak dantza egingo dau 21:00ak jo aurretik. 

Gaueko bederatzietako mezak emongo deutso amaiera egunari. Basurtuko Beti Jai Alai taldeak ezpatadantza dantzatuko dau Amatxuren omenez. 

El presidente de la cofradía de Begoña, Javier Diago, durante la Rueda de Prensa de presentación de los actos de la Romería de Begoña.