03-11-2025 Lunes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko Oroitza-txostenaren jentaurreko aurkezpena
03.11.2025

Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko Oroitza-txostenaren jentaurreko aurkezpena

Datorren eguaztenez, azaroak 5, "Arimadun irudiak: kultur kontaketa barriak" ekitaldia ospatuko da Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik. Solasgune honetan batuko dira Lara Izagirre zinemagilea. Miguel Zugazaga Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria eta Xabier Paya kultur kudeatzaile eta bertsolaria. Erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dau Kulturaren Oroitzapen-txostenaren aurkezpenaren haritik ospatuko dan ekitaldian, esate baterako, Ana Otaduik (Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea). Leixuri Arrizabalagak (Euskera, Kultura eta Kiroletarako foru diputatua), Juan Maria Aburtok (Bilboko alkatea) eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak.

Gura dauanak parte hartu leike ekitaldian, aurretik izena emonda. Eguerdiko 12:00etan hasiko da EITBko multibox aretoan eta Idoia Jauregi kazetariak moderatuko dau. 

Zeharkako solasaldia izango da, tradizinoaren eta barrikuntzaren, gizatiarraren eta artifizialaren arteko tirabirak markatutako testuinguruan kultur kontaketak zelan eratzen diran arakatzeko.


Solasaldia hiru begiradakaz

Solasaldian, kultur arloko hiru ikuspuntu osagarri buztartuko dira.

  • Lara Izagirrek sorkuntza zinematografikoaren ikuspuntua eskeiniko dau, giza begirada eta egunerokotasunaren edertasunean oinarritutako begirada ezaugarritzat daben pelikulakaz. 

  • Pradoko Museoko eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari lez esperientzia handia dauan Miguel Zugazak museoei eta arteari buruzko ikusptuntua eta begirada eskeiniko dau.

  • Xabier Payak ahozkotasunaren eta kultur kudeaketaren ikuspuntutik aberastuko dau eztabaida, zuzenean bertsoak kantatuz.

Zineak, arteak eta hizkuntza barriek, gizarte sareak eta adimen artifiziala barru, aro digitalean zentzun, gizatasun eta loturaren eroale izateko bideak arakatuko dabez.

Kulturaren Oroitza-txostenaren aurkezpena

Ekitaldi hau Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko Oroitza-txostenaren jentaurreko aurkezpenaren haritik izango da. Txosten hau, inbentario lez ez ezik, fedearen eta kulturaren arteko hartu-emonaren etorkizuna irudikatzeko deitzat joten da. “Arimadun irudiak” ekitaldiak askotariko jakintzagaien hartu-emona agertu gura dau kulturak gaurko gizartean dauan egitekoa aztertzeko. Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldien egitauari amaiera emongo deutso.