06-12-2025 Sábado, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Sinodo-sena eta laiko ministerioa”, Ekintza Katolikoaren batzarrean
11.11.2025

“Sinodo-sena eta laiko ministerioa”, Ekintza Katolikoaren batzarrean

Azaroaren 16an, domekaz, 10:00etan, Ekintza Katolikoko eleizbarrutiko errealitate guztiak batuko dira Jesusen BIhotzaren Mirabeen ikastetxean, sinodo sena eta laiko ministerioaren inguruan hitz eta gogoeta egiteko. Kerman Lopez bikario nagusiak egingo dau sarrera eta ondoren solasaldi eta eztabaidarako tartea izango da.

Bruno Bonnet EKO-ACG mobimentuko eleizbarrutiko arduradunak nabarmendu dauenez, sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren garapen-aldia hasi danean, mobimentu lez gai honetan sakontzeko une egokia dala pentsatu dogu”. Bere esanetan, “Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoko azken agirian, beren-beregi eskatu da “fededun laikoei, gizon eta emakume, parte hartzeko aukerak emoteko, zerbitzu eta ministeriorako beste era batzuk be arakatuz gure sasoiko pastoral preminei alkarlanean eta ardurakidetasunez erantzueko”.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoak, JARDUNBIDE hau eskaini deusku ALKARTEA erronkarako: 4.1.b. Askotariko laiko ministerioak martxan jarri eta sustatu pastoraltzaren zerbitzura iragarpenaren, katekesiaren, heziketaren, karidade eta zuzentasunaren, liturgiaren, misinoen, ekonomia eta ondarearen arloan.

Lehenengo zatia -12:00ak ingurura arte- danak batera egingo dabe eta ondoren hainbat taldek beste batzar bat egingo dabe, esate baterako HOACek, EKO-ACG mobimentukoek sektoreka, eta JOC mobimentuak mendeurrena ospatuko dau.

“EKO-ACG, HOAC, JOC mobimentuetatik eta kristau profesionalen taldetik dei egiten deutsuegu gogoetan parte hartu dagizuen edo 12:00etan, agurtzera eta gugaz kafea hartzera etorri zaitezen”.