Luken Munguira eta Jose Luis Echechipía
Luken Mungirak Pasaian eta Easo Abesbatzan ekin eutsan bere heziketari, Gorka Mirandaren eskutik. Miren Urbieta-Vega sopranoagaz be jardun etan eta Ana Belen Garcia organistagaz.
Britten Pears Arts fundazino ospetsuak beka emon eutsan James Gilchrist eta Anna Tilbrookegaz ganbara-musikako errepertorioa lantzeko. Jaialdian kontzertu bat eskaintzea jaso eban saritzat eta Siyuan Xu pianistagaz batera, F. Schuberten Die Schöne Müllerin interpretatu eban.
Jose Luis Echechipiak Leireko Monasterioko organista nagusia eta organoaren arduradun artistikoa da gaur egun. Sortu barri dan “Asociación de organistas legerenses” dalako presidente da. ANAO organoaren adiskideen Nafarroako alkarteko teknikoetako bat be bada.
Gehiago jakiteko eta kontzerturako programa ezagutzeko: hemen.

Jorge Garcia
Bat-bateko jardun historikoko irakasle laguntzaile izan da Schola Cantorum Basiliensis dalakoan eta bat-bateko jarduneko eta baxu jarraituko irakasle Escuela Superior Katarina Gurska dalakoan. Gaur egun, bat-bateko jardun histotikoko eta baxu jarraituko irakasle da COSCYLen. Baxu jarraituaren eta teklan bat-bateko jardunaren irakaskuntzan metodologia barriak sortu ditu eta Academia Internacional de Órgano en Castilla dalakoan be garatzen ditu irakasle lez. Irakasle gonbidatu da Europako hainbat zentrotan. Gehiago jakiteko eta kontertuko egitaraua ezagutzeko: hemen.








