Azken hogei urteotan, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak askotariko lagungarriak prestatu ditu Abendualdi-Gabonetarako: Abendualdiko koroak familientzat edo Abendualdiko egutegia. Aurton, erraz osotu eta etxe, ikastetxe edo lantokietako edozein lekutan jarteko moduko jaiotza da.
26.11.2025
Eskuragarri da eleizbarrutiko seminarioaren Gabonetako jaiotza
Sortzez Garbiaren eguna barne hartzen dauan Abendualdian ohikoa danez, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak laguntzeko aukera emon gura deutse eleiztarrei, oraingoan Gabonetako jaiotza salgai jarriz. Jaiotza hori 6 euroren truke eskuratu daiteke Begoñako basilikako dendan edo 94 424 38 97 telefonora deitu eta eskaria eginez.






