04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko egutegia argitaratu dau
27.11.2023

Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko egutegia argitaratu dau

Abendualdiaren atarian  -Abendualdiko I. domeka abenduaren 3an da-, eta Seminarioaren Eguna (abenduak 8) dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko koroa prestatu dau, aldi horretako egun bakotxerako erronka proposatuz. Egutegia Begoñako basilikako dendan erosi daiteke 4 euroren truke.

Seminarioak eguneroko erronka proposatuko dau abenduaren 1etik 25era. Abendualdiko koroa guztiz apainduta eta koloreztatuta ikusi gura badogu, ezinbestekoa da erronka guztiak betetea.

Eguneko datari dagokion zenbakia dauan irudia bilatu, bertan agertzen dan erronka egin eta bete egin beharko dogu. Erronka hori egin ondoren, urtengunea erronkaren zenbaki berari dagokion zirrikituan sartuko da irudia ikusteko eta apurka-apurka, Abendualdiko koroa osotu egingo da.