09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ramon Gorrayola bilbotarra, Helsinkiko gotzain barria
27.11.2023

Ramon Gorrayola bilbotarra, Helsinkiko gotzain barria

Ramon Goyarrola Belda da Helsinkiko Eleizbarrutiko gotzain barria. Joan dan zapatuz, azaroak 25, ospatu zan sortzez Bilbokoa dan eta azken hogei urte ingurutan Finlandian bizi dan Gorrayolaren gotzaingintza. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, On Mario Izeta Bilboko aurreko gotzainak eta gotzain barriaren hainbat senide eta lagunek parte hartu eben eleizkizunean. Ospakizuna finlandieraz, latinez eta ingelesez egin zan eta Gorrayolak euskeraz be zuzendu eutsezan berba batzuk bere senide eta lagunei.

Ramon Goyarrola (Bilbao, 1969),Opus Deiko Prelatutza Pertsonalekoa, medikuntzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatetik. Gotzain izendapena jaso arte, Eleizbarruti horretako bikario nagusi zan. 

Gorrayola
1.500 lagunek bete egin eben tenplua Gorrayolaren gotzingintzarako eleizkizunean

Helsinkiko Eleizbarrutian, 16.000 katoliko inguru dago -biztanleriaren %1 eskas- eta zortzi parrokiatan banatuta dagoz. Sinistedunen artean, gehienak luteranoak dira (%68,7) eta ortodoxoak be badagoz (%1,1).

Gorrayola
Frantzisko Aita Santua eta Ramon Gorrayola Helsinkiko gotzain barria
El nuevo obispo de Helsinki, Ramón Gorrayola, junto al obispo de Bilbao, Joseba Segura, tras la ordenación episcopal