09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Ume solidarioak” ekimenak 4.000 euro inguru batu ditu Ekuadorreko egitasmo batera zuzentzeko
27.11.2023

“Ume solidarioak” ekimenak 4.000 euro inguru batu ditu Ekuadorreko egitasmo batera zuzentzeko

Atzo -azaroak 26, domeka-, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatu zan Gernikako merkatu-plazan, Urdaibaiko katekesiko taldeek eta Ipar-Hegoaldea misinoetarako taldeak antolatuta. Eguraldi ona lagun, 4.216 euro batu ebezan eta diru hori Ekuadorreko Los Rios lurraldeko Karmeneko Ama Heziketa fisiko eta emozionalerako Unitate Espezializatuari laguntzeko erabiliko da. "Ume solidarioak" ekimenak, 16 urteko ibilbidean, 80.000 euro baino gehiago lortu dau askotariko egitasmoei laguntzeko. 

Gernikaldeko makina bat familiak egin eban bat atzo “Ume solidarioak” jardunaldiagaz. Beste urte batez, helburua bete dabe: “Jainkoa, maitasuna eta zuzentasuna dala ikasi dogu”.

“Ume solidarioak” jardunaldia, antolatzaileen esanetan, “maitasunetik sortzen dan zuzentasunezko eredua da. Poz handiz ospatu dogu otoitz eginez eta azoka ospatuz”.

Azoka, goizeko 10:00etan zabaldu eben; eguerdiko 12:00etan ospatu zan Eukaristia San Bartolome parrokian eta 14:00etan, ohiko zozketa egin zan. Saria, 1.855 zenbakiak jaso eban. Partaide asko eta asko kalejiran joan zan merkatu-plazaraion txistularien eta Kosnoaga taldeak egindako pankartaren atzetik. 

Ume solidarioak
Ume solidarioak