08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Errekarte Pastoral Barrutiaren Eguna, Retuerton
27.11.2023

Errekarte Pastoral Barrutiaren Eguna, Retuerton

Atzo -domeka-, "konfiantza, jai eta senide giroan", Barakaldoko Errekarte Pastoral Barrutiaren (PB) eguna ospatu zan, Retuertoko Jesusen Bihotza parrokian. 

Barakaldo eta Errekarte PBetako moderatzaile dan Jose Alberto Guemes abadeak ospakizunaren amaieran adierazo ebanez, “familiak, adin guztietako umeak, Gaztenaia taldeko gazteak, helduak, pertsona nagusiak eta biziera sagaratuko alkarteak batu ziran giro onean eta fedea konpartitzeko gogoz”. 

Errekarte PB. Retuerto

Carlos Bargosen berbak

Carlos Bargos Eleizbarrutiko idazkari nagusia be hantxe izan zan eta partaideen esanetan, “Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI: Egitasmoaren garapenean, Eleizbarrutitik eskatzen jakun lez, ‘alkarte abegitsu eta barneratzaile” garan ala ez hausnartzen lagundu deusku estilo probokatzaile eta proposatzaileaz”, 

Errekarte PB. Retuerto
Carlos Bargos

Adinaren arabera taldeetan banatu eta Bargosen hausnarketa hori nork bere egin eta ondorengo ekarpenak batera jarri ziran Eukaristian, ofertorioan. Arduradunen esanetan, “bihotz-bihotzetik eta bizitasunez ospatutako eleizkizuna izan zan. Abestietan eta taldeetako ordezkarien partaidetzan nabaritu da hori. Eleizbarrutiagaz bat eginda, pertsona guztiek lekua daben Eleiza izateko nahia azpimarratu da”: 

Errekarte PB. Retuerto

Laguntasuna Gazako gatazkako biktimei

Ospakizuna amaitzeaz batera, katekesiko familiek kontu handiz prestatutako “pintxo-potea” ospatu zan. Palestinako Gazako gatazkako biktimentzako ekarpen solidarioa be jaso zan eta Cáritas Bizkaia erakundearen esku itziko da laguntza hori emon deien.

Egunari amaiera emoteko, senide bazkaria ospatu zan eta partaideek solasean jarduteko aukera izan eben. Guemesen esanetan, “esker ona adierazo gura deutsagu jardunaldia ospatu dan Retuertoko alkarteari bere harrera eta arretagaitik”.