08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Oscar Vera pasiotarra izan zan buru Meza latinoamerikarrean
27.11.2023

Oscar Vera pasiotarra izan zan buru Meza latinoamerikarrean

Hilaren azken domekaz ohikoa danez, Meza latinoamerikarra ospatu zan. Hilean behin, Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarreko kideak batzen dituan eleizkizunean, Bilboko gotzainak ordenatu barri dauan Oscar Vera ekuadortar abade pasiotarra izan zan buru. 

David Urdaneta alkarte latinamerikarrerako abade erreferenteak azaldu dauanez, atzokoa meza “jentetsua izan zan eta sakon bizitakoa. Lehenengo aldiz parte hartzen eban lagun ugari batu zan eleizan”.

Meza latinoamerikarra

Lekualdaketa izan da kurtso honetan

Urritik hasita, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egiten dira, nain zuzen be, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan (hilaren azken domekaz).