09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Maite Valdivieso, heziketarako laguntzaile barria HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorrean
27.11.2023

Maite Valdivieso, heziketarako laguntzaile barria HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorrean

Asteburuan, Langile eta Lan Pastoraltzaren XXIX. Jardunaldiak ospatu dira Avilan, "Lan pastoraltzaren zeharkakotasuna Eleizaren pastoralgintza orokorrean" goiburuaren haritik. Hainbat eleizbarrutitako eta lanaren munduan aritzen diran Eleizaren mobimentu berezietako 80 ordezkari inguruk parte hartu eban.

Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Eleizbarrutik HOAC mobimentu Orokorreko Bartzorde Iraunkorreko heziketarako laguntzaile izango da kurtso honetatik aurrera. Jardunaldiotan, Maite Valdiviesok berbaldia eskaini eban lanaren eremuko pastoral arretaren garrantzia nabarmenduz: “Eleizak Barri Onaren mezua, gizatiartze, lan eta batasunaren arteko loturatik, ulertzeko eran eskaini bura badau, Frantzisko Aita Santuak adierazo dauan lez, “lanaren gaia da lehenetsi beharrekoa'”.

HOAC
Maite Valdivieso eta Rocio Elvira LEKko (Langile Ekintza Katolikoa) presidentea

Abraham Canales HOAC mobimentuaren argitalpenen arduradunak ¿Qué entiende la Iglesia por trabajo decente?” berak prestatu eta Lan Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko sailak argitaratutako koadernoa aurkeztu eban. Gainera, esperientziak aurkeztu ziran, taldeka banatuta eta osoko bilkuran alkarrizketan jardun eben eta Mons. Abilio Martinez Osma-Soriako gotzain eta Lan Pastoraltzarako EGBeko gotzain arduraduna buru zala Eukaristia ospatu eben, “lan eta bizikidetza giro onean garatutako jardunaldietan”.

HOAC
Jardunaldietako partaideak

Bilboko Eleizbarrutitik Avilan izan ziran: aitatutako Maite Valdivieso, Jorge Torralbo Langile Pastoraltzarako Eleizbarrutiko taldeko kide eta HOAC Bizkaia mobimentuko presidentea eta Marimar Gontzalez konpromisoaren arlorako HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorreko arduraduna. 

HOAC
Ezkerretik eskumara: Abraham Canales, Marimar Gonzalez, Maite Valdivieso, Jorge Torralbo, Antonio Javier Aranda Lan Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Saileko zuzendaria eta Maru Megina, HOAC mobimentuko presidente orokorra.
Maite Valdivieso, durante su intervención en las jornadas.