25-02-2024 Domingo, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko 40 lagunetik gora datuen babesaren inguruko heziketan
27.11.2023

Eleizbarrutiko 40 lagunetik gora datuen babesaren inguruko heziketan

Joan dan zapatuz, azaroak 25, heziketarako saioa ospatu zan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), Eleizbarrutiko 40 lagun inguru batu zalarik. Alkartezainek, katekesirko arduradunek ekonomia-arloko boluntarioek, bulegoetako arduradunek, parrokia liburuez arduratzen diranek eta hainbat abadek parte hartu eben jardunaldietan eta datuen babesaren inguruko alderdi praktikoak landu ziran. 

Anabella Barroso Datuen Babeserako ordezkariak eskaini eban heziketa eta Nerea Basterretxea Eleizbarrutiko notarioak be esku-hartu eban.

Datuen Babesari buruzko heziketa

Datuen babeserako indarrean dan araudia beteteko oinarrizko jarraibideak gogoratu ziran zapatuko saioan.

Datuen Babesari buruzko heziketa
Datuen Babesari buruzko heziketa