AMPASTTAren (Tourentte sindromea eta honi lotutako nahasmenduak jasaten dabezan pertsonen alkartea) aldeko emonaldia izango da, besteak beste, hain zuzen be, gaur iluntzeko 20:00etan, Begoñako basilikan. Opera-kontzertua Teleman Tríoren eskutik, Verdi, Wagner, Puccini, Donizetti, Bizet eta Offenbachen lanakaz.
Bihar -azaroak 29, zapatua-:
Lagundi Abesbatzareren, Kirikiñoren eta Erizaintzako abesbatzaren kontzertua, 19:30etan, Salbatore eleizan (Fontecha y Salazar, 7), “Amestgoien” gizarte egitasmoaren alde.

Coral Pleamar eta Xuxurlariak abesbatzak “Creando futuros” dalakoaren alde jardungo dabe 19:30etan, Mariaren Mirabeen komentuko kaperan (Gregorio Uzkiano, 14, 48920. Portugalete).
Ondarreta Abesbatzak “Pertsonalde” alkartearen alde jardungo dau Romoko San Jose parrokian (Ezekiel Agirre, 19=, 19:30etan.
Down Sindromea Euskal Herriko Fundazinoaren aldeko kontzertua be ospatuko da. Arraizpe abesbatzak, Pagasarri abesbatzak, Andre Berri eta Errekaldeko Abeslariak taldeek jardungo dabe Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian (Ciudadela, 2A. Bilbao), 20:15etan.
Vicente Ferrer fundazinoaren aldeko kontzertua honeen eskutik: Getxoko Andres Isasi abesbatza, txistularien banda, Ipar-Alde abesbatza, Pedro Guallar orgainista, Imanol Ormazaren zuzendaritzapean, Hirutasun Txit Santua parrokian (san Martin, 6, Algorta), 20:15etan.
Fair Saturday 2025, Bizkaian.
Egitaraua osorik: Hemen.






