“Laguntasuna Behartasunean dan Eleizari” erakundearen urteurrena ospatzeko esker oneko egueneko eleizkizuna 19:00etan izango da Bilboko Santiago katedraelean. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru Eukaristian.
Mezaren ostean, senide batzarra eta lunch solidarioa egingo da Plaza Barriko 4. zenbakian. Boluntario eta laguntzaileek eskainiko daben kopau honek ongintzazko helburua dau: batu daiten dirua erakundearen esku itziko da jazarritako kristauei eta premina gorrian dagozan kristauei lagundu deien mundu osoan.
Urteurrena aukera ona da erakundearen lana ahalbidetu daben ongile, adiskide eta laguntzaileakaz egoteko. Erakundeak jenteagaz ospatu gura dau sufritzen dagoan Eleizaren aldeko hirurogei urteko gertutasun eta konpromisoa.
Ekitaldia hobeto antolatzeko, arren eskatzen jake joateko ustea dabenei, jakinarazoteko (kopurua adierazoz). Pablo Rivero Lurraldeko arduradunagaz hartu-emonean jarri daitekez, 616 550 306 telefonora deituz edo promocion@ayudaalaiglesianecesitada.org helbide elektronikora mezua bialduz.
Laguntasuna Behartasunean dan Eleizari
Laguntasuna Behartasunean dan Eleizari dalakoa Vatikanoaren fundazinoa da. 1965etik hasita, 140 herrialde baino gehiagotan, batez be jazarpena edo bereizkeria jasaten dauan edo behartasun larrian dagoan lekuetan, Eleiza katolikoari laguntasun pastoral eta humanitarioa emonez jarduten dau.






