09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Laguntasuna Eleiza Behartsuari” erakundearen txostena
07.03.2024

“Laguntasuna Eleiza Behartsuari” erakundearen txostena

"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoak munduko asktasun erlijiosoari buruz prestatu dauan txostena aurkeztuko dabe gaur 19:30etan eskolapioen ikastetxean (Errekalde zum., 19. Bilbao). Ekitaldian izango dira Kerman Lopez Bilboko bikario nagusia, A. Jean Boniface Somda Furkina Fasoko abadea eta Jose Maria Gallardo Villares "Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoko zuzendaria.  

“Laguntasuna Eleiza Behartsuari” fundazinoak urte biz bat lantzen eta argitaratzen dauan askatasun erlijiosoari buruzko txostenean jasoten dan ondorioetako baten arabera, munduko biztanleriaren %62,5 (heren bi inguru) askatasun erlijiosoa larriki urratzen dan herrialdeetan bizi da.

Fundazinotik azaltzen dabenez, “askatasun erlijiosoa izatea eta horretaz gozatzea ez da pribilegioa eta ez da gobernuek emondako edo baimendutako zerbait lez bizi behar, nahiz eta askotan holan dala emon. Edozeinek, munduko edozein herrialdetan eta edozein sinismenetan, bermatuta izan behar dau askatsun erlijiosoa, banakako gainerako eskubideen euskarri da-eta. Halanda be, gaur egun ez da holan. Fedea askatasunean bizitzeak bazterketa larria edo jazarpena ekarri leike eta hainbat herrialdetan, baita heriotza be”. 

Imagen: Efe Ersoy